Batanga.com-en irakurri dut, Amish batek familia edo taldea
uztea erabakitzen duenean, Rumspringa ondoren, betirako galtzen dituela
Amishekin erlazio, bai familia lagun edota bizilagunekin. Amishekin asetzen
zituen behar guztiak galtzen ditu.
Behar haiek galtzean, beste batzuk lortzen edo irabazten
dituela argi dago. Familiarekin zeukan erlazio guztia galtzen du baina horren
truke, “askatasuna” lortzen du. XXI. Mendeko bizitza normal bat egin dezake,
beste erlijio arraza eta kulturako jendearekin erlazionatu, tecnologĂa erabili,
festetan atera, eta beste gauza asko. Errentagarria
dela iruditzen zait. Egia da familiarekin duzun erlazio guztia galdu egiten
dela baina baita ere, goizero goizero goizeko 5etan esnatzea, emakumearen
kasuan, etxean egun osoa lanean ibiltzea, gizonaren menpe egote aeta beste
gauza asko.
Dudarik gabe aukera zaila da beraientzat eta, erabakitzen dutena erabakita ere, aukera-kostua oso altua da... baina, tira, beraiek aukera egin dezakete.
ErantzunEzabatu