Oheratu aurretik, egin beharrekoak errepasatzen ditut mentalki; horien
arten erosi beharrekoak: umearentzako neoprenoa igerilekuan hoztu ez dadin, kafe
kartutxoak etxeko kafe makinarako… ordenagailua berritzea ere komeniko
litzateke… Ondoren, lokartu , eta oporrak amaitzean ohiko den bezala, hurrengo
oporrei buruz ere amesten dut: ondo legoke umea Eurodisney-era eraman ahal
izatea, Nueva York ere berriro bisitatu nahiko nuke…. Ametsak, beharrak,
gogoak.
Klasean ikusitako datorkit burura: “beharra ez daukagun zerbait asetzeko
gogoa da”. Eta hori hala izanik, desiratzen dugun edozer beharra al da? Teoriak
hala dio. Egia da, lehen mailako eta bigarren mailako beharrak desberdintzen
dituela; lehen mailakoak (elikadura, jantziak…) erraz identifika ditzaket nire “behar”
kontzeptuarekin; baina, beste hainbat guztiak (makina konkretu batentzako kafe
kartutxoak, ordenagailu berri bat, hainbat bidai….) behar baino gehiago, kapritxo
gisa ikusten ditut. Hala ere, denok ditugu honelako milaka behar gure bizitzan
zehar, eta beti gabiltza horiek betetzeko diru iturriak edo moduak bilatzen.
Alperrik, munduko diru guztiak dutenek ere, asetu gabeko beharrak dituztela
sentitzen dute. Beharrak (edo kapritxoak, azken finean, ekonomiari begira gauza
bera dira), infinituak dira, baina horiek asetzeko dauden produktu eta
zerbitzuak ez. Ez dago denetarik denontzat; beraz, zer hautatu aukeratu behar
dugu?Garbigailua konpondu, edo ordenagailu berria? Dendan ikusi dudan soineko
dotorea, hala igerilekurako neoprenoa? Zilarrez egindako luxuzko autoa, ala Karibean
jauregi bat? Aukeratzea zaila da, baina egin beharra dago. Zer aukeratuko dugu
lehenago, lehen mailako behar bat, ala kapritxo baten beharra?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.