2018(e)ko urtarrilaren 13(a), larunbata

Zabor biltzaileen greba



 ZABOR BILTZAILEEN GREBA

Gipuzkoako kale garbitzaile eta zabor biltzaileek greba mugagabea egin nahi zuten  
abenduaren 19tik aurrera, baina akordioa batera iritsi dira patronalarekin. Ondorengo 
jarduerak hartzen zituen grebak: bide garbiketa publikoa, ureztaketa, etxez etxeko zabor 
bilketa, hiri-hondakin solidoen zabortegiak, hiri-hondakin solidoen tratamendua eta 
ezabapena, gaikako bilketa, birziklatze plantak, estolderiaren garbiketa eta kontserbazioa, 
hondartzen, kaien, ibaien eta ibai ibilguen garbiketa, mantentze lanak eta kontserbazioa.

Lurraldearen %60ri eragingo zion; tartean daude Donostia, Irun, Hernani, Tolosa eta Zumarraga. 
Greba egiteko arrazoi asko egon daitezke baina, langileen ordezkariek salatu dutenez, bi
urteko negoziazioen ondoren enpresek ez dituzte aldarrikapen horiek negoziatu nahi eta ez dute
sektorearentzat proposamen zehatzik jarri mahai gainean. 

Akordioa batera iritsi dira eta horren ondorioz, Gipuzkoako zabor biltzaileek eta kale  
garbitzaileekiragarritako greba bertan behera utzi dute azken momentuan. Akordioak agerian  
uzten du enpresa azpikontratatuetan badagoela tartea Gipuzkoa guztian lan eta soldata   
baldintzak hobetzeko. Era berean, eta soldatei dagokienez, krisi garaian galdutako 
eros-ahalmena ia guztiz berreskuratu ahal izango dutelahitzartu dute, baita ere, asteburuko
langileen lanaldia luzatzeko sistema "objektibo bat" ezarriko dela ere hitzartu dute.

Honako hau da akordioan ezarritako soldata igoera: 2016an, KPIa; 2017an, KPIa gehi %0,1; 
eta 2018an eta 2019an, KPIa gehi %0,2.
limpiadores de calles bilaketarekin bat datozen irudiak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.