2018(e)ko urtarrilaren 4(a), osteguna

Trumpek eskura dauka lehen garaipen politikoa

Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako enpresari eta politikaria, lehen garaipen politiko handia lortu nahietan dabil.
Berria aldizkarian, 2017ko Abenduaren 10ean Jon Fernandezek idatzi duenaren arabera, urtea amaitu baino lehen lortu nahi du garaipen hura enpresei zergak jaitsiz; zehazki %35etik %20erako jaitsiera.
Zergen aldaketa honek ondorio batzuk suposatuko ditu; batzuei onura handi bat ekarriko die eta beste batzuei, ordea, kalte handia suposatuko die.


Zergen erreforma honen onuradunak enpresa handiak direla argi dago. Zergak jaisteak ez dio enpresa handiei besterik ez eragingo, baita familiei ere. Hau da, aldaketa honen ondorioz familia gehiago egongo dira zergarik ordainduko ez dutenak: zergarik ordaindu ez behar duten horien gutxieneko diru sarrera 10.000 eurokoa den hori, orain 20.000 eurora igo nahi dute.


Erreforma honek, esan bezala, ondorio negatibo batzuk ere ekarriko ditu. Nancy Pelosy, partidu demokratako estatubatuar politikaria, izan da erreforma baino gehiago traizio dela esan duena. Erreforma honek erdiko klasearen kontrako jarrera ezkorra izan duela ere esan du.
Polemika sortu duen beste arazo bat hipoteken kontuei dagokie. Hipoteken interesen kenkariak jaitsi egin nahi dituzte kantitate handi batean, 800.000 eurotik 500.000ra. Beraz, etxebizitzen jabeek dedukzio txikiagoak izango dituzte.  
Honen ondorioz, jende multzo handi bat erasotuak sentitu dira eta negatiboki eragin egin die.


Erreforma honen polemikan parte hartu duten horiek iritzi desberdinak defendatu dituzte. Alde batetik, zerga jaitsiaren alde daudenak daude eta bestetik kontra daudenak ere daude.


Alde dauden horiek diote momentu ezin hobea dela enpresei zergak jaisteko. Haien iritzia BGP(Border Gateway Protocol)-aren hazkundean oinarritzen dira, %3,3a hazten baitago.


Beste iritzia dutenak ere badaude, hau da, kontra daudenak. Hauek, besteek ez bezala, erreforma hau kendu egin nahi dute jendearen arteko desberdintasunak murrizteko. Aberatsen eta pobreen arteko aldea handituko dituelakoan baitaude. Hitzaldi eta diskurtso asko egon dira egoera latz honi bukaera emateko, honen adibide dugu Janet Yellen.  FED Erreserba Federaleko presidentearen esanetan, egoera hau okerrerantz joan daiteke eta hazkundeari kalte egin. Aberatsen eskuetan diru gehiago pilatuz gero, ondorioak latzak izango direla ziurtatzen du, kontsumoa txikitu egingo dela eta jendeen arteko desberdintasunak handitu daitezkeela ere aipatu du.



Iturria:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.