Sagardoa Euskal Herrian edari klasiko eta herrikoia da, eta sagardotegien tradizio zabala dago, batez ere Gipuzkoako iparraldeko Donostialdea eskualdean: Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil udalerrietan, hauek euskal sagardoaren gune indartsuena osatzen dute eta eskualde honetan Euskal Herriko sagardotegi kontzentrazio handiena dago. Esan dutenez, 2017an, azken urteetako uztarik oparoena izan da euskal sagardoarentzat, lau milioi litro sagardo egin direlako Euskal Sagardoa jatorri izenarekin eta iaz baino hiru aldiz gehiago. Historikoa izan da kopuru hori eta sagardoaren heldutasunari dagokionez aurreratu egin da.
2017an, guztira, 48 sagardogilek egin dute Euskal Sagardora bideratutako sagardoa, iaz baino hamahiru gehiagok: ekoizleen 41 gipuzkoarrak dira, bost bizkaitarrak eta bi arabarrak. Iaz sor-marka sortu zuten, eta honek sektoreko eragileak eta instituzio publikoak elkarlanean jarri zituen. Marka berak azaldu du, aurtengo uztan lau milioi litro sagardo ekoitzi dituela eta horretarako Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako sei milioi kilo sagar inguru erabili dituztela, iazkoa baino lau bat milioi kilo gehiago.
Bestalde, Euskal Sagardoa egiteko 250 hektarea sagasti erabili dituzte eta 200dik gora sagargile ibili dira lanean, horretxegatik izan da historiakoa aurten gertatu dena, inoiz baino gehiago ekoitzi dutelako eta honek fruituak ongi eman dituelako.
Sor-marka izan da denaren erantzulea. Marka honek bi ezaugarri ditu: sagardo egiteko erabili duten sagarra bertakoa dela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hain zuzen eta kalitate on bat ziurtatu dutela. Bestalde, sor-markak lortutako helburu nagusia ez da izan sagardo ugaria ematea bakarrik, baizik eta sektorea batu egin duela.
Beraz, ondoriozta dezakegu sagardogileen ekonomia hazi egin dela aurtengo uzta bikainarengatik, eta bestalde, sagardotegiek ere bertako ekonomia hazi egingo dela, lortutako emaitza handia eskainiko dizkiotelako kontsumidoreei, Euskal Herrian jendea oso zalea baita lehen esan dudan bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.