2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

MUGIKORRAK

MUGIKORRAK
Gaur egun mundu guztia mugikorra erabiltzen du. Gure aitona-amonen garaian ez zeuden
mugikorrik eta beraien artean erlazionatzen ziren, hau da,arratsalde bat elkarrekin pasatzeko
ez zituzten mugikorrak erabiltzen ondo pasatzeko. Gure gurasoen garaian mugikorrak atera  
ziren baina ala eta ere jendeak ez uen hain beste erabiltzen orain bezala. Gaur egun jende
guztia edo gehiena mugikor bat edo gehiago dauka. Batzuk mugikorra soilik lanerako 
erabiltzen dute,beste batzuk berriz lagunekin hitz egiteko, sare sozialetan ibiltzeko, bideoak ikusteko… 

Guraso askok gazte direla erosten dizkiete mugikorrak beren seme-alabei. Inguruko haur guztiek 
mugikorra dutenean, guraso asko behartuta sentitzen baitira euren seme-alabei ere bat ematera. 
Mugikorrik gabe, gazteei lagunekin solasteko bide bat mozten zaie. Adituek 16 urtera arte gazteek mugikorrik izan behar ez dutela diote. %7ak hilero 40 eurotik gora gastatzen du. 

Haurrentzako kolore eta prestazio bereziekin milaka mugikor kaleratzen dituzte. 
Kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkarteak hasi dira kexatzen telefono konpainien agresibitatearen
 aurrean. 

Hasierako telefono mugikorrek bakarrik deitzeko balio zuten, baina teknologiak aurrera egin ahala
 aplikazio berriak edukitzen hasi ziren: SMSak, MP3 erreproduzitzaileak, bluetooth, argazki-kamera,
 bideojokoak, internet, etab.Aplikazio hauen ondorioz gaur egungo umeak,
nerabeak eta heldu batzek ez dute mugikorra uzten, denbora osoan erabiltzen ari dira gure arteko 
erlazioa galduz.
     
Denbora batean gizakien arteko komunikazioa errazteko iraultza ekarri zuen telefono mugikorrak. 
Ekonomiaren parte handi bat mugitzen den sektorea bilakatu da azken hamarkada honetan eta 
beraz hainbat enpresa daude mutinazionalizatuta. Komunikazio telefonikoa posiblea da zentral mugikorren eta publikoen arteko interkonexioei esker.   
Bestalde, kutsadura elektromagnetikoa sortzen badu ere, ez dirudi izaki bizidunentzat kaltegarri 
direnen egiaztatzerik dagoenik.

Azkenik, aipatu behar da, telefono mugikorrak orokorrean gure bizitzan eragin ona izan duela eta
 ekarpen positiboak eta onuragarriak ere bai. Baina guk aurkitu dizkiogun erabilera batzuk kaltegarriak
 dira:

Erabilera onuragarriak:

Lagunekin, etxekoekin... erlazionatzeko balio du.
Argazkiak egiteko.
Larrialdietarako.
Entretenigarria da beste zer eginik ez dagoenean.


Erabilera kaltegarriak:

Autoan arreta galarazten du.
Menpekotasuna sortzen du.
Bera dela eta, guraso eta seme-alaben arteko haserreak sortzen dira.
Ikasgelan arreta galdu arazten du.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.