Iazko urritik aurtengo urtarrilera bitartean, argindarraren prezioak igoera ikusgarria izan du. Europako beste herrialdeetan baino askoz gehiago ordaintzen dugu nahiz eta energia berriztagarriak ustiatzeko aukera gehiago izan.
Azken hilabetetan eztabaida handia piztu da Estatu mailan elektrizitatearen prezioan izan den gorakada dela eta. Gorakada hori neurri batean esplikatzen zuten arrazoiak bazeuden: energia eskaera handia (hotz-bolada dela eta) eta baldintza meteorologikoen ondorioz (haize eta prezipitazio falta) energia berriztagarrien ekarpen eskasa. Era berean zentral nuklearrak geldirik zituzten Frantzian, eta Españiatik argindarra esportatu behar zuten. Eta, gainera, Aljeriatik ere gas gutxiago iristen ari zen Españiara.
Elektrizitate fakturaren heren bat inguru handizkako merkatuan zehazten da. Merkatu hori, enkante antzeko bat da: Red Electrica Españolak orduro behar izango den energiaren zenbatespen bat egiten du eta konpainiek prezio bat eskaintzen dute. Kalkulatutako eskaera hori asetzeko, lehenik energia berriztagarriak erabiltzen dira (merkeenak) eta ondoren bestelako energia iturriak (garestiagoak). Gas naturaleko ziklo konbinatuetatik datorren arga innarra garestiago izaten da eolikoa, hidroelektrikoa edota eguzkitik datorrena baino.
Energia berriztagarri eta nuklearraren bidez eskaera osoa asetzea lortuko balitz, bestelako energia iturri garestiagoak ez lirateke beharrezkoak izango, adibidez, ziklo konbinatuaren bidez lortzen dena. Beraz, energia berriztagarriek eragin zuzena izan dezakete ordaintzen dugun kopuruan baldin eta eskaera osoa asetzeko gai badira.
2015. urtean espainiar gobernuak autokontsumo elektrikoa zigortzen zuen dekretua onartu zuen. Horrela, 2016tik aurrera autokontsumorako instalazio ia guztiak ilegalak dira, adibidez, teilatuetan jartzen ohi ziren eguzki-panelak edo plaka fotovoltaikoak. Neurria "Eguzkiaren zerga" ezizenarekin ezaguzen da. Hainbat erakundek salatu zutenez, dekretu horrek Europar Batasunak sustatu nahi duen politikaren kontra egiten du. Izan ere, Europak hiritartasun aktiboa sustatu nahi du modelo energetikoa eraldatu eta eredu jasangarri berri bat ezartzeko.
Aurreko kontuan artuta gobernuari kritika bat egin beharko geniokela iruditzen ziat, izan ere, Espaniako Gobernuak ez du beste herrialde garatu batzuk bezala egin, ez du energia garbietan inbertitu, Finlandiak eta Islandiak egin duten bezla, eta gainera, autosufiziente izaten saiatzen direnei oztopoak jarri dizkie.
Informazio-iturriak:
https://www.elindependiente.com/economia/2018/01/02/precio-la-electricidad-se-dispara-31-2017-ano-mas-caro-una-decada/https://www.berria.eus/albisteak/84019/argindarraren_prezioa_31_garestituko_da_urritik_aurrera.htmhttps://www.berria.eus/paperekoa/1736/011/001/2017-12-19/argindarraren_prezioa_manipulatzeagatik_zigorra_gas_naturali_eta_endesari.htm
http://www.gazteberri.eus/?p=5007
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.