2018(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

Kartel gehiegi, mundu txiki honentxat!


Lehenbizi argi geratu behar da kartelak, enpresen elkarketa informalak direla, merkatu lehiakideak gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, baina enpresa bakoitzak bere independentziari eusten diola.

LPEEk planetako kartelik boteretsuena izaten jarraitzen du.

Repsol-eko buruak, «petrolio gordinaren prezioak maneiatzeaz» salatu zuen LPEEa (Herri Esportatzaileko Petrolioko Antolaketa), petrolio-ontziko akziodun batzordean, eta «kartela ez izatearen» nahia erakutsi zuen.

Izan duen eta LPEE duen arazo nagusia bere barnean dago: diszipilna eza. Petroeloa integratzen duten herriek ez dute esleitutako kuotak errespetatzen bai prezioak altuak direnean, bai baxuak direnean, kartel honen ekoizpen erreala ofiziala baino gehiagokoa da beti.

Europa mailan berriz, beste kartel batek eztanda egin zuen 2016-2017an, kamioen kartelak, hobe esan da, kamioiak fabrikatzek zituzten enpresen arteko kartelak: Daimler, DAF, Volvo-Renault, Iveco  eta MAN.

Fabrikatzaile hauen arau-haustea kamioien, eta bere gehikuntzen prezio “gordinak” haien artean ituntzea, izan zen. Hori gutxi balitz, teknologia-sarrera, emisio kontuetan, atzeratu zuten.  Hitz gutxitan esplikatuta; imajina dezagun kamioi baten prezioa 90.000€-koa dela, enpresa hauek beste 20.000€ gehitzen zioten kamioiari, beraz zer gertatzen zen Europa mailan? Enpresen arteko kartela zegoela, hots, guztiek 20.000€ igo egiten zuten beraz ez zegoen enpresarik kamioiak merkeago saltzen zutena, eta horrela kamioilari guztiek prezio horiek ordaindu egiten zituzten.

Azkenik Euskadi mailan beste kartel bat antolatua egon da, autobusen arteko bide-banaketa eta prezioen iruzurrak.

Itun honen intentzio bakarra, hau zen;  tarifak ez bazitzaizkien komeni, jendeari enpresen  arteko lehiaketa gabe uztea, horrela jendeak beraiek jarritako tarifak ordainduko lukete.

17 konpainiak parte hartu dute kartel honetan. Euskadiko autobus rutak beraien artean banatuak zituzten, prezioak beraien artean adostuak, beraz ez zegoen konpetentziarik, adibidez; Donostiatik-Bilbora joateko “Alsa” konpainia orduro joan egiten zen, baina arratsalde partean bi orduro eta tartean “Pesa” konpainia sartu egiten zuten, prezio berberarekin, beraz ez zegoen lehiaketa edo konpetentzia egiteko aukerarik bakoitzak bere orduak zituen eta prezio berberak, eta horrela bezero guztiok beraiek jarritako prezioa ordaintzera behartuak zeuden.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.