2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

Murrizketak Osasungintzan


Askotan entzuten dugu eta esaten digute zorte handia dugula Euskal Herrian osasungintzarekin, kanpora joan ezkero, adibidez Estatu Batuetara, osasungintza ordaindu egin behar dela eta gainera oso garestia dela. Baina zer ari da gertatzen hemen?

Joan zaizkigun gabonetan,Osasun Publikoak, Osakidetzak gainezka egin zuen, profesional falta gatik. Sindikatuek salatu dute “ Osakidetza bizitzen ari den prekarietate egoera eskuetatik joaten ari zaiela”. Orain dela urte batzuk hasi ziren murrizketan osasunean eta “kolapso egoera” bat izan du gabonetan. Baina zein da horren arrazoia?

Langileen ordutegiak murriztu egin dira eta gainera eguberrietan pilatzen diren jai egunak ez dira ordezkatu. Eta honekin batera, Osakidetzak duen plantila murritza da, hau da ez da nahikoa biztanleria guztia artatzeko aina. Baina ez da gertatzen den lehen aldia, data hauetan urtero gertatzen baita.

Osakidetzan, Eukal Herriko biztanleria artatzeko behar den profesional kopurutik %40a baino ez dago lanean. Ez zaie axola zer motako kontratuak egiten diren ezta zer modutan dagoen osasun publikoa, hau dena ELA sindikatuak “ politikoen ardura” dela dio. Bukatzeko, gure gizarteko diruarekin prestatutako osasungintzako profesionalak atzerrira joan behar izaten dute, hemen lanik ez dutelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.