2018(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

Amazon eta El Corte Ingles 2017ko liderrak online merkatuan

Lehengo urtean, hau da, 2017an 5,5% igo ziren merkatu elektronikoen eragiketak Espainian. Amazon eta El Corte Ingles enpresen eraginez.

Amazon, Estatu Batuetako konpainia merkatu elektroniko eta zerbitzuak ordenagailu bidez egiten dituen enpresa da. Seattle-en kokatzen da, hain zuzen ere, Washington estatuan du bere bulego nagusia. Ez ditu denda fisikoak, baina webguneak ezarri ditu, Estatu Batuetan, Kanadan, Erresuma batuan, Australian, Italian, Txinan, Alemanian, Frantzian, Indian, Japonen, Mexiko, Holanda, Belgikan, Luxenburgon eta Espainian, herrialde horietako produktuak eskaintzeko.
Espainian, orain dela 5 urte jarri zuten martxan, eta denboraldi horretan internet bidezko erosketak normalizatu egin dira. Izan ere, Black Friday antzerako fenomeno batzuek asko lagundu dutelako.
Gaur egun, denetariko produktuak saltzen dituzte, arropa, liburuak, altzariak...etab. Eta orain janaria ere saltzen hasi dira, honek, supermerkatu  kateei, beraien erosteko sistema birtuala hobetzea eragin du, nahiz eta 1% izan online janari erosketari dagokion kopurua.

El Corte Ingles, banaketa talde bat da, Espainiako hainbat enpresen bidez eratuta dagoena. Madrilen kokatzen da bere bulego nagusia. Baditu denda fisikoak, 96 denda ditu Espainia osotik, alegia.
Konpainia honek, 1999.urtean jarri zuen martxan online salmenta Espainian eta Portugalen baina, Erresuma batuan, Irlandan eta Holandan 2014.urtean.
El Corte Ingles enpresan, edozein produktu saltzen da, izan ere, marka desberdin askoren produktuak saltzen dituzte bertan.
Azkeneko urteetako arrakastaren ondorioz, mundu osoan saldu ahal izateko web orri bat jarri dute 2017.urtean.

Amazon, izan da 2017an web orririk bisitatuena, urtean 1.373 milioi bisitekin. El Corte Ingles, aldiz, nahiz eta Espainiako web orririk bisitatuena izan, 277 milioi bisitari izan zituen urtean.






MAIALEN UGALDE






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.