2018(e)ko urtarrilaren 5(a), ostirala

UBER ZERBITZUA

“Uber zerbitzua” entzutean, ia segurua da ezaguna egingo zaizuela. Uber San Frantziskon sortu zen, Kalifornian, 2009an. Hurrengo helburuarekin, hiriko taxi zerbitzuaz gain bezeroei beste aukera bat ematea. Europako 28 hiritan, AEBetako, Mexikoko eta Kanadako 68tan, eta Hegoamerikako, Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Asiako beste zenbait hiritan erabilgarri dago. 2014ko azaroan, 28.000 eta 32.000 milioi euro arteko balioa zuen enpresak.

Aplikazio honek polemika sortu zuen ia-ia merkatura atera zen egun beretik. Izan ere, zerbitzu honen prezioa taxi konbentzionalekoa baino merkeagoa izan ohi da eta lizentzia-sistema desberdinengatik zuzentzen da. Bidaiaren kilometro eta minutu kopuruan arabera tarifa ezberdinak ditu. 1,20 euro kobratzen ditu ibilitako kilometro bakoitzarengatik eta 0,10 euro gehigarri gisa martxan egon den minutu kopuruarengatik. Zerbitzuaren prezio minimoa 5 eurokoa da. Taxi konbentzionalen kasuan 2,40 euroko kantitate finkotik abiatzen da eta honi kilometroko eta minutuko tarifa gehitu behar zaio. Gauetan, gainera, gau-tarifa aktibatzen da.

Madrileko ibilbideekin egindako konparazio bat egin zen, hiru zerbitzuak operatzen duten tokian, eta desberdintasun nabarmenak azaldu ziren hiru zerbitzuen artean. Cibelesetik Madril-Barajas Adolfo Suarez Aireportura mugitzeko Uberrek 20 eurogatik, Cabifyik 25,8 eurogatik eta taxi konbentzionalak 30 eurogatik egin zuen.

Uber 2014an iritsi zen Espainiara UberPop bere zerbitzuarekin, bere negozio-modeloa markatzen duen eta EBetik kanpo operatzen duenarekin. Zerbitzu hau auzitegietara eramana izan zen taxilari asoziazio batengatik eta epaile batek eten egin zuen lizentziarik gabeko gidariak erabiltzeagatik, Espainian ilegala dena. Baina aurrera jarraitu zuen urte bat geroago, oraingo honetan legala zen beste modalitate batekin, UberX. Modalitate honetan VTC lizentziadun gidari profesionalak baliatuko ziren.

Multinazional eta taxilarien arteko norgehiagoka garrantzitsu baten ondoren, azkenean esan dezakegu Europako Batasun osoko taxilariek garaipen garrantzitsua lortu dutela Uber gidari zerbitzuaren aurka urte bukaeran. Europako Batasuneko Justizia Auzitegira jo zuen Bartzelonako Elite Taxi elkarteak, Uberrek praktika engainagarriak eta lehia desleiala egiten dituelako. Garraio zerbitzua eskaintzeko administrazioen lizentzia behar ote duen argitzeko eskatu zion Luxenburgoko auzitegiari, eta arrazoia eman diote epaileek. Horrenbestez, bidea ireki zaie batasuneko gobernuei Uberri eta haren gisako enpresei araudia gogortzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.