Duela ez hainbeste aurkezpen bat egin nuen Karl Marx-i buruz eta beste ikasle batek ekonomia Marxistari buruz egin zidan galdera bat, nik egia esan oso gutxi nekien eta ikertzen hasi nintzen nondik eta zertarako dagoen eknomia Marxista hau.
Karl Marx (1818-1883) Prusiako filosofo, ekonomialari, historialari eta hainbat arlotan aditua izan zen, eta bere teoria gehienak bi obra nagusietan idatzi zituen, lehena "The Communist Manifesto", Friedrich Engelekin batera idatzi zuena, eta bigarrenik, ekonomiarekin eta haren teoria ekonomikoekin zer ikusi handiago daukanekin "Das Kapital" idatzi zuen bere kontura, 1867an.
Ekonomiako eta politikako tratatu honetan Marx-ek kritika egiten garai hartako ekonomia eta politika sistemei, eta hori da gehien bat "Das Kapital"-en helburua, kritika, nahiz eta askotan filosofikoki irakur daitekeen liburu bat bezala hartzen den.
Kritika-tratatu honetan Marx-ek bere teoria asko zabaltzen ditu ekonomiari buruz, hona hemen goraipagarrienak.
Balioaren teoria: teoria honetan Marx-ek lana eta ahalegina goraipatzen ditu eta honen bidez kritika egiten dio kapitalistei, esanaz kapitalistek ez diotela langileriari edo proletarioei haiek egiten duten lana eskertzen.
Dialektikaren teoria: Teoria honen bidez Marx-ek esaten zuen ekonomia inoiz ezin dela izan ez beltz eta ez txuri, hau da, bi alde daudela ekonomia-sistemak eta horrek inguratzen dituen politika-sistemak esplikatzeko, berriz ere idea kapitalistak zituen pertsonei kritika handia eginez.
Teoria marxistak gaur egun: Teoria marxista, nahiz eta Karl Marx-ek sortua izan, ekonomialari askok eraiki dute ideia eta teoria "bilduma" moduko hau, eta teoria marxistetik datozen beste hainbat teoria sortu dira gaur egungo ekonomian, esaterako gainbalioaren teoria (Karl Kautsky-k sortua) eta Perron-Frobeniusen teorema.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.