Gaur egun bizi dugun krisia dela eta, jendeak bide ezberdinak aurkitzen ditu ekonomikoki aukera hoberenaren bila.
Modu honetan, sortzen da "Guztion onerako ekonomia" deritzoguna. Sistema hau gizartearen ustez ezinbestekoak diren ezaugarrietan oinarritzen da: zintzotasuna, enpatia, konfiantza, kooperazioa, elkartasuna... Hau da, sistema ekonomikoko merkatuaren kontrako baloreek osatzen dute. Izan ere, merkatu hori etekin maximoak lortzean oinarritzen da, beste guztiari garrantzia kenduz. Ez du inporta horrek pertsona eta planetengan ekartzen dituen ondorioak.
"Guztion onerako ekonomia" gizartearentzan abantaila bat dela esan ohi da. Horrela, berdintasuna oinarritzat hartuz aberastasuna sortu daitekeelako. Alde batetik, honen helburu nagusienetako bat pertsonen nahi eta beharretaz arduratzen da; modu optimoenean bizi ahal izateko. Bestetik, munduari kalterik sortu gabe garapena iraunkorra eta jasangarria, ongizatea edozerren aurretik jarriz.
Adibide gisa banka etikoa dugu, beste bankuek ez bezala gizartearen egoeraz arduratzen direnak. Beste horiek berriz, dirua dute buruan; geroz eta gehiago irabazi hobe. Baina azken finean, "Guztion onerako ekonomia" ekonomia ulertzek beste modu bat da eta gaiarekin bat uste ezberdinak daude -guztiarekin bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.