Gaur egun uste dut denok badakigula lehengo egunean La Palmako irlaren sumendia erupzioan sartu zela eta sozialki izan dituen arazoak (jendea ebakuatu, etxe gabe geratu den jendea...). Baina, zer arazo eman ditu gertakizun horrek ekonomikoki?
Orain arte esan da 400 milioi €-tik gora galdu direla gutxienez. 400 milioi horietan daude etxeak, karreterak, kultiboak, kotxeak... Oso handia da galdu den dirua baina horrez gain, pentsatu behar da han bizi zen jendea etxea galdu duela eta bertan duten bizitza. Oraindik ez dakit ea jasoko duten dirua sekuruen partetik haien etxea galtzeagatik. Hori da erupzioa kontsideratzen duten arabera (desastre naturala, norbaiten errua...). Horrez gain, badaude enpresak martxan jarri dutenak donazioak egiteko La Palma irlara bertako jendea laguntzeko. Orain etxea galdu duten hoiek lagunen etxeetara joan dira edo lortu duten lekura magma haien etxea harrapatu duelako.
Nire ustez sekuruak laguntzak ez emanez gero gobernuak zerbait egin beharko luke jende hori laguntzeko bestela dena galduko dute eta ez dakit nola bizi dezaketen. Haien lekuan jartzen bagara, pentsatu, oso gogorra da haiek bizitzen ari diren egoera eta gutxienez ekonomikoki haiek laguntzea ongi egongo zen jakinda psikologikoki gaizka egongo direla.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.