2021(e)ko irailaren 23(a), osteguna

Arazo ekonomikoa La Palman

 

Arazo ekonomikoak La Palman

Lehengo igandean “La Cumbre Vieja” sumendiak erupzionatu zuen, gertakizun honek arazo ezberdinak eratu zituen; etxeak, laborantzak eta infraestrukturak gainetik eraman eta horrek kanarietako biztanleei bizitza erabat aldatu die.  Beraiek betidanik zituzten etxeak edo orain dela gutxi erositakoak erabat hondatua gelditu dira. Horrez gain kanarietako familia askoren ekonomia laborantzan oinarritua dago sumendiak beraien lan eremuak gainetik eraman ditu eta horrek diru sarrera gabe utzi die eta notizietan ikusten ari garen bezala familia askok zaila izango dute aurrera egitea.

Nik uste dut denek ezagutzen ditugula kanarietako platanoak, platano horiek kanarietan diru mordoa  mugitzen dute eta pertsona eta familia askoren diru sarrera eta bizitzeko ematen zien soldata zen. Platano labore asko suntsitu egin dira labaren ondorioz eta horren ondorioz familiek seguruenik denbora periodo batean ezingo dutela horretaz lan egin.

Bukatzeko turismoaz hitz egingo dut, turismoa ez da katastrofe honetatik salbatu, labak La Palma suntsitu egin duenez haren erliebea, paisaia… pertsona gutxiago joango dira La Palma bisitatzera eta turismoa uhartearen funtsezko diru sarrera bat da.

informazio iturria: https://www.lainformacion.com/economia-negocios-y-finanzas/debacle-economica-volcan-50-pib-la-palma-esta-peligro/2849258/?autoref=true

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.