EVERGRANDEREN ERORKETA
Txinako enpresa garrantzitsuena krak egiteko hurbil eta ondorio larriak ekarri ahal ditu.
Txinako agintariek gobernu lokalei prest egoteko esan diete Evergrande inmobiliaria enpresaren krak aren beldur direlako. Evergrande, Txinako enpresa garrantzitsuena da eta honek krak egin ezkero, bertako eta kanpoko merkatuei kalte handiak ekarriko dizkio. 299.000 millioi euroko zorra dauka eta astelehen honetan enpresa %10,63 erori da, duela 11 urte, ez zutela horrelako erregistro txarrarikan eduki.
Europako merkatuetaraino iritsi da kalte hau: Londresen -%0,79; Madrilen -%1,2; Parisen -%1,74; Milanen -%2,57... Hala ere, Europa mailan ez da gehiago okertuko egoera dirudienez.
Enpresa, 1996.urtean sortua, bere ondasun proiektuak ordaintzeko zorrak pilatu zituen beste sektore batzuetan hedatzeko nahian, hala nola: osasun zerbitzuetan, ibilgailu elektronikoetan eta kirol munduan.
Hala ere, urte hasieratik etxe bizitzen salmenten prezio jaitsierak eta enpresa inmobiliariei jarri dizkieten erregulazioa berriek; Pekinen aldetik, espekulazioari aurre egiteko helburua dutenak, arazo larriak eman dizkiote Evergranderi.
Ibon Arrieta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.