Irailaren hasierarekin oporrak amaitzen dira, udari agur esan eta milioka umek, nerabek eta gaztek ematen diote ongi etorria ikasturte berriari. Askok ilusioz eta gogoz, beste askok aldiz ez. Jende askoren umorea aldatzeaz gain, itzulpen honek familia askoren ekonomian ere eragin egiten du.
Aurtengo itzulera ez da aurrekoen berdina izango, izan ere, 2021eko gastuak aurreko urtekoak baino %36 altuagoak izango baitira. Hala ere, “OCU”-k egindako azkenengo ikerketaren arabera, instituzio desberdinetan, prezio desberdinak ordaintzera behartuta egongo dira familiak. Besteak beste, hezkuntza publikoko ikasle batek batez beste 968€ ordaindu beharko ditu; kontzertatuko batek, aldiz
2700€-ko prezioa izango du, gorabehera, eta ikastetxe pribatuetako ikasleen batez besteko kostua 6200€-ra igotzen da.
Era berean, aurretik aipatutako diru kantitatea hainbat produktu eta sektoretan gastatuko dituzte. Nabarmenenak hurrengo hauek dira: eskola materiala, liburuak, jangela eta ikastola kanpokoak, eta arropa edo uniformeak (behar izanez gero). Bestetik, Covid19-aren egoera dela eta, musukoak eta gel desinfektatzaileen kostua ere prezio barruan sartuko litzake.
Hala eta guztiz ere, familia guztiek ez dituzte baliabide berdinak, eta hortaz askok ezinezkoa izaten dute zifra hauek ordaintzea. “Asufinek” bildutako azken datuen arabera, ikasleen %24-k mailegu edo finantzaketa bat eskatu beharko du kurtso berri honi aurre egiteko.
Azkenik, laguntza ekonomiko edo laguntza ekonomikorik gabe, seguru nago familia gehienek aurreztea ere eskertzen dutela eta hau egiteko bide hoberenetako bat 50/30/20 araua aplikatzea da. Honek esan nahi du, hilabetero lortzen diren diru-sarreren %20a aurreztea, %50a oinarrizko gastuetarako gordetzea eta gainerako %30a, gastu pertsonal eta aldakorretarako erreserbatzea.
https://www.bankinter.com/blog/finanzas-personales/vuelta-cole-gastos-principales-libros-materiales
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.