Riadek erabaki du egunean milioi bat upel gutxiago ekoiztea otsailan eta martxoan, erabaki hau bere borondatez hartu du.
Errusiak eta LPEE (Lurralde Petrolio Esportatzaile Erakundeak) petrolio gutxiago merkaturatzeko erabakia hartu zuten bilera batean, baina Arabia Saudik "borondatez" egingo du. Esan dutenez, egunero milioi bat upel gutxiago produzituko dituzte, eta argi adierazi dute COVID-19a dela eta merkatua ez dagoela oraindik bere normaltasun osoan.
Hala ere, murrizketaren saiakera Arabia Saudik bakarrik beteko du, Errusiak eta Kazajistanek 65.000 eta 10.000 upel gehiago merkaturatzen hasiko dira egunean. LPEE eta bere aliatuak adostasun batera iritsi dira eta diotenez, industria horren zaindariak dira eta horregatik Saudi Arabiak borondatezko murrizketa egingo du hurrengo bi hilabeteetan.
Honen ondorioz, LPEEk abenduan iragarri zuen eskaintza handituko zuela baina azkenean ez, alderantziz, egunero 900.000 milioi upel gutxiago merkaturatuko ditu, eta hori bakarrik Saudi Arabiaren ekarpenez. Horrez gain, Riadek esan die bere alietuei buruarekin jokatu behar dutela izan ere COVID-19 a dela eta konfinamendu berriak eta segurtasun muga gehiago egin daitezke beste olatu bat gertatu daitekeelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.