Asko esaten ari da azkeneko urteetan, batez ere orain pandemia eta Covidaren arazoarekin, mundua eta merkatuak izoztutak daudela, kapitalismoa huts egin dela, Adam Smitheko eredu liberala erori egin dela,... Baina egia esanda, hau ezin da gertatu, liberalismoa ez delako inoiz existitu.
Nahiz eta hau oso nahaskorra dirudi, kontuan hartuz ekonomia eta ideia liberalean oinarritutako herrialde batean bizi garela; honetan dago arazoa, gure herrialdeko ekonomia sistema, liberalismoan oinarrituta bakarrik dago, hau da, ez dela liberalismo hutsa; eta esker ditzakegu horrela ez izatea.
Baina, nola da liberalismo erreala? Egia esanda ezin izango dugu inoiz jakingo, beti ideia hauek herrialde bakoitzara moldatu egin dira, eta ez da inoiz definitu guztiz zer den liberalismoa. Adam Smith saiatu zen hau egiten bere lanetan, baina benetan gauza asko utzi zuen, eta ez zuen guztiz definitzea lortu.
Hau da zeren liberalismoa, marxismoaren ordera, ez zen egun batetik bestera sortu eta definitu. Liberalismoa, egia esanda, garapen natural baten emaitza bat bezala sortu zen, ez da bi edo hiru buruek sortu zuten ideia bat, mendeen zehar buru asko zuten ideien garapen eta nahasketa bat baizik, gure bizitza kalitatea garatu eta hobetu duena, ideia berriekin nahastuz.
Baina, hau horrela bada, zergatik eskertzen dut guztiz definituta ez egoteagatik? Sinple, liburu edo hitz batetaz definituta dagoen ideiek, komunismoa edo kristautasuna bezala, gehienetan, agintea lortzen dutenean, bere ideiak inposatzen hasten dira hitzez hitz, diktadura edo gobernu autoritarioekin bukatzen, Stalin edo aitasantuena erdi aroan bezalakoak, adibidez.
Horrez gain, eta dakiguenez, liberalismoa ez da batere perfektua, oso hauskorra da, eta proba onena jasaten ari garen krisia da; gainera askotan gutxi batzuek bakarrik irabazten bukatzen diral, baina igual azkeneko hau ez da sistema honen arazoa, gure espeziearen naturaren jarrerarena baizik? Inoiz ezingo dugu jakingo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.