INOBATZEN DUTEN HERRIALDEAK
Herrialde askok haien herrialdera inobazioa sustatzeko eta Start-Up berriak erakartzeko arazoak eta zailtasunak izaten dituzte. Horregatik, gaurkoan inobatzeko arazoak izaten ez dituzten herrialdeei begirada bat emango diogu. Artikulu honetan, Suedia, Israel eta Estonia ikusiko ditugu.
Lehenik eta behin, esan beharra dago Estonia munduko herrialde digitalizatuenetako bat dela, izan ere Estonian Interneteko sarbidea doakoa da, Estoniako konstituzioan bermatzen duen bezala. Horregatik, Estonian prosezu burokratiko guztiaz internet bidez egiten direnez, oso burokrazia gutxi dago, eta hori dela eta edonon eta edonoiz sortu daiteke enpresa bat bertan. Enpresa bat sortzea hain erraza izatearen ondorioz, 2008ko krisian lana galdu zuten milaka Estoniarrek Start-up berriak sortzea erabaki zuten. Baita ere, enpresak ez dute zergarik ordaintzen onurak enpresan bertan reinbertitzen badira, bestela %20eko sozietate zerga ordaindu behar dute eta honegatik estoniako enpresak handitzeko eta lehiakorrak izateko aukera gehiago dituztela esaten da. Azkenik, Estoniako interneta oso segurua da, eta ez da arritzekoa NATOko ziberseguritate zentroa Tallinen (Estoniako hiriburua) egotea, eta honek start-up asko bertara mugitzea eragiten du. Skype enpresa, Estoniakoa da esate baterako.
Estoniaz gainera badaude beste herrialde batzuk ere inobazioa sustatzen dutela, adibidez Israel edo Suedia . Israeleko gobernuak Israelen inbertsioak erakartzeko, edozein proiektu pribatu aurrera eramateko 12 milioi Estatu Batuetako dolar eskuratuz gero, Israeleko gobernuak beste 8 milioi inbertitzen zituen. Hori dela eta, 1990ean Israelen inbertsio asko erakarri zituzten, batez ere proiektu tekonologientzako. Gainera, Israeleko gobernuak gutxi gora behera bere BPGren %4 bat I+G+B-n inbertitzen du (inbestigazio eta garapena). Bestalde, Israelen hezkuntza oso ona da eta Israel inmigraziora oso irekia dago, gobernuak hartu zituen neurrien ondorioz. Horregatik, ez da arritzekoa Israeleko populazioaren %90a gutxienez guraso immgrante bat izatea edo inmigrantea izatea. Eta immigrazioari hain irekia egotea eta hain hezkuntza bikaina izateak, enpresa-sortzaile askok Israelen haien proiektuak hastea eragiten du, izan ere bertan tekonologia lanentzat hezkuntza aproposa duten langileak aurkitzea beste herrialdeetan baino errazagoa izan daiteke.
Baita ere, Suediaren kasua dago, hemen ere bai enpresak sortzerakoan burokrazioa gutxi dago, baino bere arrakasta gobernuak ematen dituen langabezi laguntzetan datza. Herrialde eskandinabo honetan gobernuak langabezian ematen dituen laguntzak oso eskuzabalak dira, baita ere gobernuak, enpresa berriei diru laguntzak ematen dizkie eta gobernuak zerbitzu asko doako ematen ditu. Horregatik, Suediar batentzat enpresa edo Start-up bat sortzea ez da Estatu Batuetan izan daitekeen bezain arriskutsua, herrialde honetan, duzun diru guztia galdu arren ez zarelako kalean geldituko etxebizitza ezin ordaintzeagatik edo osasungintza zorrengatik . Horren ondorioz, laguneko Suedian Estatu Batuetan baino 4 aldiz start-up gehiago daude, eta hemen sortu zen Spotify adibidez. Beste arrazoi bat da, Suedian zergak hain altuak izanda, jendeak gehien gustuko dutena ikastea erabakitzen dute, eta horrek eragiten du, teknologia arloetan lan egiten duten langileak, haien lana benetan atsegin izatea eta ez diruagatik lan hori egitea, horrela inobazioa gehiago sustatuz.
Ikusi dugun arrazoiengatik, ez da arritzekoa Tel Aviv (Israel) munduko bigarren zentro teknologiko garrantzitsuena izatea, Estonia Europako Silicon Valley-a bezala ezagutzea edo Suedia “Global Innovation Index”en arabaera gehien inobatzen duen munduko bigarren herrialdea izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.