SAKELEKOA HAURREI NOIZ?
Guraso askok eztabaidak eta kezkak izaten dituzte gai honen inguruan, izan ere, ez dakigu noiz den komenigarria haur batentzak lehen sakeleko propioa edukitzea. Haurraren arabehera eta gurasoen arabehera izaten da erabaki hau, gurasoek opari bezala eman dezakete lehen mugikorra, haurraren kapritxoa delako, edo behar duelako. Baina ez dakite gai izango diren erabilera egokia emateko.
Geroz eta goizago oparitzen dizkiete gurasoek haurrei lehen mugikor propioak, nire ustez, mimatzeagarik egiten dute. Izan ere, haurrak ez dira konsziente ze ardura suposatzen duen mugikor bat edukitzeak, eta hori kontrolatzeko, gurasoak izan behar dira konsziente eta arduradunak, zer, noiz eta nolako erabilera egiten ari diren haien haurrak mugikorrekin. Guraso asko zuloan erortzen dira, umeak konbentzitu egiten du ama edo aita, nolabait manipulatzen, hau da, ume askok oso ondo dakite gezurra esaten edo engaƱatzen, eta horrela, nahi dutenean nahi dutena lortzen. Beste guraso askok uste dute, beraien esperientzia propioagatik, txikiak zirenean beraien gurasoek ez zietelako nahi zutena egiten uzten edo tratu txarrengatik, esaten dute, ez dutela haurtzaro berdina nahi beren seme alabentzzako, eta horregatik, mimatu egiten dituzte nahi dutena ematen.
Horrelako mimatzeko gogoarekin, guraso asko daude, eta geroz eta mugikor gehiago erosten direla esango nuke, izan ere, haurrak geroz eta garaizago mugikorrak edukitzeak esan nahi du, mugikor gehio ekoitziko direla, eta horiek puskatzean, 2-3 urtetara, beste berri bat erosiko diotela esan nahi du. Gaur egungo mugikorrak, denok dakigun bezala, manipulatuak daude 2-3 urte besterik ez irauteko, horrela empresa horren irabaziak areagotu egingo dira, mugikorrak hautsiko direlako eta beste berri bat erosiko duelako bezeroak. Ziklo bat da, estrategia bat. Estrategia horren eraginez eta sakelekoa haurrei geroz eta garaizago emateagak salerosketa areagotzea ekartzen du. Maizago erosiko dute familiek, eta gehiago ekoitziko dute enpresek.
Gainera, haurrak ez dira konsziente zein arrisku izan ditzakeen mugikor bat edukitzeak, oso pozik izango dira noski, haien nahi dutena izango dutelako, eta gurasoak ere pozik egongo dira haien haurrak hain zoriontsu ikusteagatik, baina benetan ez dute jakingo zertan ari diren. Haur kapritxoso horiek, ez badute lortzen nahi dutena, ekonomia eskasia izango dute.
Bestalde, beste guraso asko, konsziente dira zein arrisku eta ardura suposatzen duen, eta haien kabuz erabakiko dute noiz eman opari hau beren haurrei, eta seguruaski, burua erabilita, haien harurrak ardura maila bat duela ikustean oparituko die. Haur hauek, beraien lagunek mugikorra dutenean eta beraiek ez dutenean haien gurasoek ez ditelako uzten, ekonomia eskasia izugarria izango dute, baina ondo ikasiko dute. Gurasoek aukera kostua egin beharko dute noiz oparitu erabakitzeko.
Beraz, ekonomiako alderdi asko ikus ditzazkegu gai honi buruz hitz egitean.
Albiste honetatik atera dut ideia, baina nire iritzia da idatzitakoa, ideia besterik ez dut hartu.
https://www.berria.eus/paperekoa/1887/038/001/2019-11-19/sakelakoa-haurrei-noiz.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.