Pisu turistikoetan iruzurra antzemateko postontziak 111 salaketa jaso ditu
Azken hilabeteetan, turismoaren masifikazioa eta ordenantza ez betetzeak ekarritako polemika guztien ondoren, egoerari neurria hartzeko, Eusko Jaurlaritzak postontzi bat martxan jarri du, herritarrek salatu ahal ditzaten pisu turistikoen inguruan dauden iruzurrak.
Postontzi hau jarri eta lehenengo hilabetean, Eusko Jaurlaritzak 111 pisu turistikoen salaketak jaso ditu dagoeneko: Bizkaian (83), Gipuzkoan (27) eta bakar bat Gasteizen. Bestalde, Turismo Sailak Euskadin 3.060 etxebizitza turistiko daudela jakinarazi du eta horien erdia Donostian dagoelarik.
Postontziak, etxebizitza eta logela turistikoetan irregulartasunak modu anonimoan salatzeko aukera ematen du, salaketa gehienek, turismo enpresen erregistroan izenik ez ematearekin zerikusia dute, eta baita ere etxebizitzetan pertsona gehiegiri ostatu emateagatik edota eraikinaren kanpoaldean edo etxearen ate alboan bereizgarririk ez jartzeagatik. Era berean, Turismo Sailarekin zerikusia ez duten zenbait salaketa ere jaso dira: zaratak sortutako eragozpenak eta elkarbizitza arazoak izan dira gehiengoa. Sailak gogoratu du mota horretako kexak udalari jakinarazi behar direla eta ez dutela turismoarekin zerikusirik.
Gaur egun, udalek zailtzasun handiak aurkitzen dituzte erregistratu gabe dauden etxeak topatzeko, ez baita erraza haiek antzematea eta gainera, badira ere logela bezala izena eman dutenak, baina etxebizitza bezala iragarri edo alokatzen direnak.
Nire ustez, ezin dugu ukatu turismoaren gorakadak alde batetik onurak ekarri dituela (lanpostu gehiago,...), baina baita ere arazoak sortu direla biztanleen artean, adibidez, elkarbizitza arazoak. Esate baterako, Donostian, etxe asko daude pisu turistiko bezala erregistratuak baina baita ere asko dira erregistratu gabe daudenak eta bizilagunen artean arazoak sortzen dituztenak. Etxe horiek salatzea ondo iruditzen zait, besteak bezala legea bete behar dutelako, zergak ordaindu etabar. Baina, ez dakit hori konpontzeko postontzien ideia ona izan daitekeen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.