2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Anarkokapitalismoa


ANARKOKAPITALISMOA


Anarkokapitalismoa edo merkatu libreko kapitalismoa, ideia politiko bat da non estatua erabat suntsitu nahi du (estatu gabeko sistema) beti ere norbereren jabetza pribatua errespetatuz. Anarkokapitalisten ustez, estatuak pertsonen askatasunen kontra dago: norberaren askatasuna mugatu egiten  duela defendatzen dute.
Resultado de imagen de dont tread on me

Gizarte anarkokapitalista batean estaturik egongo ez zenez, herritarrak ez zituzten zergak ordaindu beharko. Beraz, gaur egun publikoak diren zerbitzu guztiak pribatizatu egingo ziren: osasun zerbitzua, poliziak, auzitegiak etab enpresa pribatu desberdinetakoak izango ziren beraien artean lehian. Merkatua, askea izan behar dela uste dute, enpresen arteko harremanak borondatezkoak izan behar direlako: bi aldeek adostu beharko dute trukea gauzatzeko, elkarren onurarako (ekonomia norberaren interesengatik erregulatzen da estatua tartean sartu gabe). Estatua egongo ez zenez, honek ezingo zuen enpresa konkretu batzuei mesede egin eta beste batzuei kalte egin, eta beraz enpresa bat hazteko eta dirua lortzeko, erosleen beharrak asetu beharko dituzte hauek bere produktua erosteko (beraz, merkatuan ez zen ezer faltako).

Nahiz eta zerbitzu guztiak pribatuak izango ziren, gizarte anarkokapitalista batean jabetza kolektiboak ere egon daitezke: errepideak, parkeak... Hau, hainbat pertsona desberdinen lanaren bidez egin daiteke. Estaturik egongo ez zenez, legeak edo erregulazioak ez ziren existituko. Armen gaiari buruz, anarkokapitalistek uste dute armak edukitzeko eskubidea eduki beharko genuela araurik gabe. Ala ere, arau bat egongo zen armen inguruan: jabeek erabakitzen dute beste batzuk armekin sartu daitezkeen edo ez beren lur edo jabetzan jabetza pribatua delako iruditzen zaien gauza garrantzitsuena errespetatzeko.
          Resultado de imagen de capitalism

Historian zehar, sistema politiko honekin ondo funtzionatu duten gizarteak egon dira: XXI.mendeko Irlanda, erdi aroko Islandia, mendebalde basati ospetsua etab. Sistema honek hainbat kritika teoriko izan ditu, jendeak jabetza pribatua defendatzeko estatu bat edukitzea beharrezkoa dela esaten dutelako. Baina ala ere, anarkokapitalistak seguru daude kapitalismoa dela soluzio bakarra, eta estatuak hau geldiarazten duena dela.

Nik uste dut, gobernuen boterea ahulagoa izan behar dela, gizartearen hainbat gauzetan asko sar ez dadin (ekonomian, cannabisaren erabileran, prostituzioan...). Ala ere, herrialde batek estatua edukitzea beharrezkoa iruditzen zait moraltasun minimo bat betearazteko (osasun publikoa adibidez). Gobernua ez edukitzeak kaosa eta gatazkak ekarri dezakeela uste dut.

https://bilinkis.com/2012/07/que-es-el-anarcocapitalismo/ 
https://es.wikipedia.org/wiki/Anarcocapitalismo#Ejemplos_hist%C3%B3ricos 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.