Denok dakigun bezala, XXI. mendean gaudelarik, mundu laboralean ezberdintasun ugariak aurki ditzazkegu. Nagusiki sexuaren araberakoak izaten dira eta esparru honetan, urteak igaro ahala hobekuntza nabarmenak lortu arren, oraindik ere aldaketa gehiagorengatik borrokatu behar dugu. Bai gizonek eta bai emakumeek eskubide berdinak izango bagenitu, horrelakorik ez zen gertatuko.
Gehiago baloratzen da gizonaren esfortzua emakumearena baino, eta hori, lan postu askotan ikus dezakegu. Alde batetik, lan zehatz batzuetan emakumeek dute bertan lan egiteko eskubiderik; zergatik ote? Ez dituzte gizonezkoak bezain efizienteak ikusten. Bestetik, gizon eta emakume batek lan berdina egin arren, emakumearen soldata baxuagoa izan ohi da.
Bidezkoa ez dela badakigu, zeinek egiten du ordea, hori aldatzeko esfortzua? Kiroletan esaterako, nabarmena da egoera. Gizonezkoak futbolean jokatzen ikustea internazionalagoa omen da. Hala ere, badaude futbolari bikainak diren hainbat emakume. Baina nola ez, gizonek baino gutxiago kobratzen dutenak. Ildo beretik, Anoetako zelaiean adibidez, gizonezkoek emakumeek baino gehiago jokatzen dute. Jokatutako azken aldian, ikusleetako %78a neskak ziren eta mutilak ikusterakoan berriz, neska eta mutil kopuru antzekoa izaten da.
Intentzio txarrez ez dugu egiten; inkontzienteki egiten dugu. Hala eta guztiz ere, eragina du gizarteko egoeran: gizonak biologikoki "indartsuak" direlako, emakume askori benetan gustuko dutena egiteko eskubidea kentzen zaie.
Eta zer diogu haurdun geratzeak dakartzan ondorio nagusiaz? Emakumea haurdun geratzen denez, lana bilatzeko garaian arazoak izan ditzazke. Lan entrebista batean haurdun geratzeko intentzioaz galdetzean baietz esanez gero, baliteke lan horretarako ez hartzea. Ideia hobeagoa iruditzen zaie gizon bat kontratatuz haurdunaldiko bajan denbora ez galtzea. Izan ere, enpresa edo dena delakoarentzat diru-galtze bat da. Zure baja ordaintzen dutelarik, beste norbait bilatu behar dute zure lanpostuan lan egiteko; soldata berri bat eskainiz.
Egia da, batzuetan gizonezkoak ere baja hartzen duela (umea bikotearekin batera zaintzeko), baina beraiei ez zaie galdera hori inongo momentuan egiten. Aurre ikusten da, emakumea izango dela bere burua berreskuratzeaz gain, haurra zaintzeaz arduratuko den bakarra.
Hau guztia esanda, gizartearen egoera matxistari aurre egin beharko genioke. Ez baita bidezkoa sexuaren araberako bereizketak egitea. Zer gertatzen da emakume batek igeltseroa izan nahi badu? Eta mutil batek ile-apaintzailea? Esterotipoen menpe egoteak kalteak besterik ez dizkigu sortzen. Aldi berean, soldaten berdintasuna aldarrikatu beharko genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.