Gaur egun, gure bizitza diruan oinarritzen da eta ez hori bakarrik, geroz eta diru gehiago behar dugula bizitzeko. Esaterako diruarekiko dependentzia bat sortu betidanik gizartean, betidanik behar izan da dirua bizitza aurrera eraman ahal izateko. Balio gehiegi eman diogu tinta eta paper zati bati gaur gun. Hain duzen ere, paper eta tinta baten gaitik, norbait mehatxatu eta hil egiten dute. Baina zer da gaur gun dirua? Benetan zoriontsu egiten gaitu?
Dirua paper eta tinta zati bat da besterik ez, guk eman diogu balioa, trukean erabiltzen dugun zerbait da. Diruaren funtzio nagusia truke-bitartekotzat erabili ahal izatea da. Hori, ordea, ez da ekonomia modernoan duen funtzio bakarra. Beste batzuk aipatu aurretik, gaur egungo diruaren funts eta oinarriari erreparatu behar diogu; hau da, konfiantzari. Beraz, esan dezakegu diruaren ezaugarri nagusienetako bat konfiantzaren bitartez ematen diogun balioa dela. Hau da diru fiduziarioaren oinarria: pertsonok hura denak oro har onartutako truke-bitartekotzat erabili ahal izango dugulako konfiantza.
Baina paper zati batek zoriontsu egiten gaitu? Egia da diruak zoriontasunean laguntzen duela, argi dago baliabide gehiago izango ditugula gure nahiak asetzeko. Baina ez digu inolako maitasuna edo eros ez daiezken gauzak ematen, ezin dugu maitasuna erosi, eta horren orde intereseko maitasunak ekar ditzazke.
Gogoeta bat egingo bagenu, konturatuko ginateke diruak ez duela inolako zoriontasunik ematen paper zati bat besterik dela eta gure kontu dagoela nahi aina balio ematea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.