LAN ISTRIPUAK
Gaur egun geroz eta lanpostu gehiago eskaini dira hainbat herrialdeetan, izan ere ekonomia dagoen bezala, jendea geroz eta lan gehiago bilatzen dago honela bakoitzak duen egoera txar zein ondotik ateratzeko eta irtenbide bat aurkitzeko.
Noizbehinka entzun dugu, telebistan, irratian... istripu ugari izan direla lantegietan baina beti pasatu egiten dugu kasu hauetaz. Pentsatu izan da lantegietan lan egiten duten langileek, badakitela zertara doazen eta ze arrisku izan ditzaketen lan bakoitzean, baina horrek ez du esan nahi, lan egiteko zure bizitza arriskuan jarri dezakezunik.
Normalena den bezala lantegietan edo enpresa mota ezberdinetan segurtasun oharrak edo informazioak ematen dizkizutela badaezpada, baina ikus daiteken moduan ez da nahikoa.
Izan ere, 2017ko abuztuaren 25 ean 50 urteko langile bat hilda aurkitu zuten Azpeitian lan istripu batengatik. Bere lankideek lurrean botata aurkitu zuten, eta honen kausa bilatzeko ikerketa bat ireki zuten. Ikerketa horretan ikusi zen golpe baten bidez hil egin zela. Glual Energy enpresa da, eta bertan hidraulikoak ekoizten dira.
Beste kasu bat baina oraindik gertuago gertatutakoa, Wind Energy Casting II enpresan gertatukoa da. 2018ko Apirilaren 13an gertatutakoa da, eta kasu honetan langile bati 50 tonako pieza bat erori zitzaion hankaren gainean. Langilea oso larri egon den arren hobera egin du azkeneko egunetan.
Istripu honen aurrean, ELA eta LAB sindikatuak enpresak langileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditzala exijitu dute eta hauen eskariei kasu egiteko eskatu diote.
Azkenik ondoriozta dezakegu, geroz eta kasu gehiago agertzen direla lantegietan sortutako istripuekin, honek esan nahi du, nahiz eta lantegi batean asko ordaindu, ez dela beharrezkoa gure segurtasuna lan batengatik galtzea edo arriskuan jartzea, gainera gizarte honetan geroz eta gehiago eskatzen baditugu gauzak, orduan eta aukera gehiago izango ditugu egoera hauek aldatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.