2021(e)ko apirilaren 11(a), igandea

SUEZKO KANALA

 SUEZKO KANALA


2021eko Martxoan Suezko kanala blokeatuta geratu zen Ever Given kargaontziagatik. Blokeo honek arazo ekonomiko handiak eman ditu.


Suezko kanala oso garrantzitsua da merkataritzaren mundurako bidaiak motzagoak direlako eta kargak azkarrago transportatu dezaketelako. 1869 ean sortu zen Egipton, Itsaso gorria eta Port Said Mediterraneo itsasoa artean. 

Horri esker, ontziek ia 9.000 kilometro aurrezten dituzte ibilbide bakoitzeko, hau da, %43ko distantzia.


Munduko arteria ekonomiko nagusietako bat denez -merkataritza osoaren %12a baino gehiago hortik pasa behar da- haren geldialdiak milioika pertsonaren poltsikoetan eragina izango duten ondorioak ekarri ditu.


Kalkuluen arabera, gutxienez 369 ontzi zeuden pasatzeko zain, baita kontainerak eta petrolio eta gas naturaleko tanteak ere.


Osama Rabie, Suezko (UBS) kanaleko Agintaritzako buruak esan zuen kargaontziak hondatzeak eragin handia zuela kanalean, eta US$14 eta US$15 milioi artean kostatzen zuela blokeatze-egun bakoitzeko.


Nire ustez, egin behar zuten lehenengoa Ever Given kargaontzia eramaten zuten pertsonekin hitz egitea zer eta hortik gertatu ziren arazo ekonomikoentzat soluzio bat bilatu beharko zen, adibidez enpresaren partetik. Aldiz, egin zutena gaizki iruditzen zait, Marwa Elselehdar -lehenengo emakume kapitain Egiptarra- izan zela esan zuten justifikazio manipulatu batekin Arab News-en.



Nerea Eguia

URL: https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-56564948 

https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-56629259 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.