MERKADONAK 727 MILIOIKO IRABAZI ERREKORRAREKIN ITXI ZUEN 2020, IA %17 GEHIAGO
Orain dela gutxi konpainiak jakinarazi duenez, Merkadonak bikain itxi zuen 2020 urtea, irabazi eta diru-sarrera ezin hobeekin. Juan Roigen supermerkatu-kateak, 24.680 milioi euro garbi fakturatu zituen. Aurreko ekitaldian baino %5’65 gehiago eta irabaziak gehiago hazi ziren, %16’75, 727 milioi eurotara iritsi arte. Kopuru hori 636’3 milioi pezetatik gorakoa izan zen 2016 urtean, orain arte zen errekora.
Valentziako konpainiak oso erabaki zailak hartu behar izan zituen eta egoera berrira egokitzeko inbertitu. Orain, pandemiaren hilabete gogorrenak gainditu ondoren, emaitzek arrazoia eman diote. Datu hotzek erakusten dutenez, 2020 ekitaldi historikoa izan zen: mozkin-errekorrarekin itxi zen (727 milioi euro, aurreko urtean baino ia %17 gehiago), diru-sarrera garbien errekorrarekin (24.680 milioi, %5,65 gehiago) eta Ebitdaren errekorrarekin (irabazi gordina zergen, interesen eta amortizazioen aurretik). Guzti hori osasun-larrialdiak eragindako kostuak handitu arren.
Roigek 200 milioiko gainkostua zenbatetsi zuen, dendak egokitzeko (manparak, seinaleak eta kartelak, besteak beste) eta langileen eta bezeroen babesa indartzeko (maskarak, gelak, eskularruak eta garbiketa gehiago). Enplegu hazkundea egon da (5.000 pertsona gehiago) eta orain 95.000 langile daude. Gehienak Espainiakoak dira, baina, 1.700 Portugalekoak dira. Langileei primak gehiago ordaindu zaizkie helburuengatik, aurreko urtean baino %20 gehiago.
Nire ustez, beraien diru sarrerak eta irabaziak osasunean eta garbiketan inbertitu izana oso erabaki ona iruditu zait. Gainera, langile gehiago kontratatzea, enplegua galdu duten pertsona askorentzat laguntza oso handia izan da, izan ere osteleritzako pertsona askok enplegua galdu dute ezin zutelako beraien enpresa aurrera eraman eta krisia aurrera eramaten piska bat lagundu dezake.
Nerea Eguia
URL:https://elpais.com/economia/2021-04-20/mercadona-cerro-2020-con-un-beneficio-record-de-727-millones-un-1675-mas.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.