Albisteak dioenez, 69 kaleratze iragarri dituzte EAEn CaixaBanken bulegoen itxieraren ondorioz. Bankuen historiako kaleratzerik handiena izango da, ia 8.300 kaleratze izango baitira espainiar Estatuan. EAEn , 24 kaleratze egingo dituzte Araban, 23 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan.
CaixaBankeko zuzendaritzak astearte honetan iragarri duenez, Bankiarekin bat egin ostean, 8.291 langile kaleratuko ditu, hau da, banketxeak Espainiako Estatuan dituen langileen % 18,67. Gaur eman du bankuak enplegu erregulazioko txosten horren berri, Espainiako finantza sektorearen historiako handienetako bat. Madrilgo hotel batean sindikatuetako ordezkariekin egindako bileran, Estatuan 1.534 bulego itxiko dituztela iragarri dute, sarearen % 27,2, hau da, lautik bat. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Araban 24 langile kaleratuko dituzte, Bizkaian 23 eta Gipuzkoan 22.
Hala ere, EAEn ez da lan erregulazioko espedienteak gehien kaltetuko duen erkidegoa. Berregituraketak eragin nabarmena izango du beste erkidego batzuetan ere, hala nola, Balear Uharteetan , Kanarietan , Gaztela eta Leonen , Gaztela-Mantxan , Errioxan eta Galizian . Bankiarekin bat egin ostean, CaixaBankek 44.400 langile ditu gaur egun Espainiako Estatuan, filialetako langileak zenbatu gabe, eta, guztira, 5.639 bulego ditu. Gaurko eguna gorriz markatuta zegoen egutegian, zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientearen nondik norakoak jakitera ematea espero baitzen.
Nire iritziz, arrazoi asko daude hartu duten erabakia hartezko, izan ere, beraiek ere badakite paktu honekin eragiten dituzten ondorio larri guztiak. Egia da langile asko direla kaleratuak izango direnak baina zeuden bezela jarraitzen bazuten agian langile gehiagok galduko zuten bere lan postua, hau guztia esanda, ez nago paktuaren alde baina ulertzen det egin dutena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.