MERKATU-EKONOMIA
Ekonomia sistema honetan, merkatuko eragileak, hau da, enpresa pribatuak eta kontsumitzaileak, euren erabakien bitartez prozesu ekonomikoaren bilakaera gidatzen dute. Gaur egungo beste sistema batzuetan ez bezala, estatuaren parte-hartze nabarmenik gabe mugitzen da negozioa hau. Merkatu-ekonomia batean, prezioak, ekoizpenak eta bere banaketa merkatuak berak ezartzen ditu, eskaeraren eta eskaitzaren bitartez, ekonomia eragileen helburua mozkina bere puntu altuenean egotea baita.
Beste aldetik, eragile banako hauen erabakiei esker,ikusezineko esku batek gidaturik, ekonomiak hiritarren beharrak asetuko dituela baieztatzen dute ekonomia honetako defendatzaileek, estatuaren parte-hartzea ukatuz eta eragile ekonomikoen askatasuna aldarrikatuz.
Merkatu-ekonomia kapitalismoa garatzen den marko ekonomikoa da. Historian zehar izan dira, ordea, kapitalistak ez diren ekonomiak merkatu-ekonomietan oinarritu direnak.
Merkatu-mota ugariak dira:
Produktuaren naturaren arabera:
Ondasun iragankorren merkatua: Artikuluak denboraldi jakin batean hondatu.
Ondasun iraunkorren merkatua: Aurrekoaren kontrakoa, etengabeko erabilpena ematen zaie.
Ondasun industrialeko merkatua: Enpresen prozesu produktibora erantsen direnak.
Zerbitzu merkatua: Osasuna, hezkuntza, garraioa eta justizia.
Eroslearen arabera:
Kontsumitzaileen merkatua: Gaur egun gure hurbileko merkatua, behar pertsonalak asetzen dituen erosleak.
Merkatu industriala: Enpresen arteko merkatu profesionala.
Birsaltzaileen merkatua: Modalitate honetan erosleak ondasun eta zerbitzuak erosten ditu berriro saltzeko.
Eremu geografikoari begira, bost motatakoak izan daitezke merkatuak. Txikienetik handienera:
Merkatu lokala.
Merkatu erregionala
Merkatu nazionala
Merkatu inetrnazionala
Merkatu globala
Azkenik, ez dago munduan, herrialde mailan, merkatu-ekonomia garbirik: estatua herrialde guztietan aritzen da merkatuak huts egiten duen arloak antolatuz (hezkuntza, osasuna, ...) eta ekonomia arautuz.
ITURRIAK:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Merkatu-ekonomia
https://www.elblogsalmon.com/conceptos-de-economia/que-tipos-de-mercados-existen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.