2020(e)ko irailaren 21(a), astelehena

Covid-19 ak duen eragina ekonomian

               

COVID-19 ak duen eragina ekomomian

    Denok dakigun bezala, Coronavirusak eragin handia izan du eta izango du ekonomian. Martxoan iritsi zen gurera eta hasieratik arazo asko ekarri dizkigu. 


Coronavirusaren ondorioz, hainbat gauza gutxitu dira, adibidez, hegaldiak, turismoa, erosketak, bezeroak, produkzioa, kontsumoa, erreserbak jatetxeetan, etab.


Honek beste ondorio batzuk ekarri ditu eta hauetan nagusiena, langabezia da. 

Eitb-en diotenez, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren %35a beldur da lanpostua galtzeko, 18 eta 35 urte arteko gazteak bereziki.


Emandako datuen arabera, jardueraren bat-bateko jaitsieraren ondorioz, martxoan 834.000 lanpostu galdu dira Espainian.


Dena den, dena bertan behera ez gelditzeko, langile asko etxetik jarri dituzte lanean eta teknologia digitalean alternatibak bilatzen ari dira. 


Bestalde, Estatu Batuetara begiratuz, dakigun bezala, han armen salmenta betidanik izan da legezkoa eta honek hainbat arazo ekarri ditu. Covid-19 iritsi zenean, jendea beldurtzen hasi zen eta horregatik armen salmenta igo egin da. 


Azken hilabete hauetan, batez ere martxoan,  The New York Times-ek argitaratu du, bi milioi arma saldu zirela Estatu Batuetan. Eta internetetik armak saltzen dituen denda batek berriz, azken hilabete honetan salmenta  %68a handitu dela jakinarazi digu.

 

Igoera handiaren ondorioz, armen dendak tenporalki istea pentsatu zuten baina Donal Trump-ek dioenez, armen dendak biztanleentzako ezinbestekoak dira eta farmaziak eta supermerkatuak bezala irekita jarraitu behar dute.


Autonomoetan ere Covid-19 ak eragina izan du. 

Merkatarien %15ak ez zuela jateko dirurik izango ohartarazi zuen Bizkaidendak federazioko presidenteak Bizkaiako Hitza-ren konfinamendu garaiko ale batean.


Konfinamenduko asterik gogorrenetan 54.000 autonomotik gora diru laguntzak eskatu behar izan zituzten irabazirik lortzen ez zutelako. Hau gutxi balitz, gainera kostu finkoak ordaintzen jarraitu behar izan zuten, hauen artean alokairuak, hipotekak, maileguak…


Bukatzeko diru laguntzari dagokionez, 4 diru laguntza desberdin jarri zituzten mundu mailan. Espainian hirugarren diru laguntza mota hautatu zuten, non aurreko urteetan izandako irabazien arabera diru laguntzak banatzen dituzten.


Gaur egun egoera oraindik ez da konpondu eta honen garapena datorren hilabeteetan Covid-19 aren garapenaren araberakoa izango da.


















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.