Japonian pentsatzean komikiak, edukazio oneko biztanleak, entretenimendua eta teknologia dira burura etortzen zaizikugun lehen gauzak. Hala ere, herrialde guztiak bezala, Japonia ez da uste dugun bezain ederra eta arazo handi batzuk ditu. Aritikulu honetan Japoniaren gaur egungo eta duela urte batzuko egoera ekonomikoa aztertuko dugu.
Lehenik eta behin, Japoniaren arazoetan sakondu baino lehen, nola eta zergatik egin zen japonia aberatsa aztertu behar dugu. Bigarren mundu gerra ondoren Japoniako gobernuak erabaki zuen heziketan diru asko inbertitzea. Arrazoi honengatik oso abaintail handia zuen beste Asiako herrialdeekiko. Baita ere, japoniarrak diru asko aurrezteko ohitura izaten zutenez, Japoniarrak inbertsioak egiteko diru asko zuten, eta ondorioz ondasuna sortzeko aukera. Bestalde, gobernuak zerga baxuak ezarri zituen, eta zor publikoa eta inflazioa ere baxu mantentzaren ondorioz ekonomia asko hazi zen gelditu gabe 1990 arte. Azkenik, japoniarrek oso gogor lan egiteko ohitura izateak ere asko lagundu zuen. Baita ere Japoniako gobernuak bere enpresa handiak babesteko esfortzu handia egin zuenez, hauek mundu mailan oso garrantzitsuak egin dira, Sony edo Nissan adibidez.
Orain Japoniaren aberastasunaren arrazoiak aztertu ditugula, bere arazoak azalduko ditugu. Shinzo Abe, japoniako presidentea ohiak Abenomics izeneko, programa ekonomiko bat burutzeko asmoa zuen, programa hau gastu publikoa handitzean eta politika monetario hedakor batean oinarritzen zen, Japoniaren geldialdi ekonomkoari aurre egiteko. Hala ere, ez da uste zen bezain efektiboa izan, Japoniaren zor publikoa oraindik eta gehio handitu egin da eta ekonomiak oso motel hazten jarraitu du. Bestalde, BEZ igoeraren ondorioz kontsumoa asko erori da. Gaur egun, Japonia oso herrialde zahar eta inmigrante gabea da. Hala ere, onartu behar da Shinzo Abek lan ona egin duela inmigrazio politika malgutzen, bakarrik espero zituzten %10 inmigranteak herrialdera iritsi arren. Baita ere, txalotzekoa da emakume gehiago lan merkatura sartzeko hartu dituen neurriak, garrantzitsuena oihanzaingoak merketzea.
Kausa asko daude Japoniaren arazoentzako, baina 3 dira garrantzitsuenak. Lehenik, lehen esan dudan bezala, Japoniako gobernuak bere enpresa handiak asko babestu zituen eta hasieran ona izan daitekeen arren, hauek haien lehiakortasuna merkatu internazionalean galtzen ari dira Txinako eta beste herrialdetako enpresekiko, izan ere ez dira batere malguak, zor asko dituzte, oso burokratikoak dira eta geroz eta gutxiago inobatzen dute. Baita ere, Japoniako gobernuak beraien enpresak laguntzeko interes tasak asko jeitsi zituen, eta ondorioz zor publikoa handitzeaz gain burbuila bat sortu zuen, 1990ean eztanda egin zuela, Japoniaren hazkunde tasa handiak geldituz. 1990tik Japoniaren batez besteko hazkunde tasa % 0,9koa izan da. Azkenik, Japoniak bere barne produktu gordinaren %250eko zor publikoa du, gainera oso populazio zahartua du eta gainera oso inmigrante gutxi ditu.
Hori dela eta, uste da 2050 baino lehen Japoniaren populazioa 100 milloi baino gutxiagokoa izango dela, gaur egun 127 milioi izanda. Gainera zor publikoa askozez ere gehiago igoko da neurri serioak egiten ez badira.
https://www.youtube.com/watch?v=soZa_O_9JKw&t=617s
https://www.youtube.com/watch?v=wZFjxUQsIKc
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.