2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea
TURISMOA INDARREZ BERPIZTU DA
Orain dela egun batzuk irakurri nuen, Donostia 2017ko Europako helmuga onena izateko izendatu dutela, Europako beste hainbat hirirekin batera postu hori lortzeko borrokan dago. Azken urteetan une latzak igaro dituzte turismoan, hirugarren sektorea baita krisia gehien sumatzen duena, baina poliki-poliki turismoak indarra hartu du eta emaitza ikusgarriekin berpiztu da.
Datuetan begiratzea baino ez dago, Eustaten datuen arabera, turista kopurua eta haiek pasatzen dituzten gauen kopurua gorantza doa etengabe. Gipuzkoan izan da hazkunderik handiena, % 9, 1 egin du gora bidaiari kopuruak. Gainera, atzerritarrak izan dira gure txokoak gehien bisitatu dituztenak, alemanak, ingelesak eta italiarrak ain zuzen ere. Turismo nazionalean aldiz, madrildarrak eta katalanak izan dira gehien etorri direnak.
Turismoak lan berri pila bat eskaintzen ditu eta langabezi tasa jaisteko aukera bikaina, baina dena ez ain ona, lan horiek gehienetan aldi txiki baterako bakarrik izaten baitira gehienetan. Baina ekonomiari begiratuta turismoaren hazkunde honek onura ugari ekarriko ditu. Ondorioren bat ere atera dezakegu, jendearen poltsikoetan diru gehiago dagoela edo egoerak apur bat bada ere onera egin duela, azken urteetan bidaiatzea luxuzko zerbait bihurtu baita familia askorentzat.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.