Oraingo honetan, artikulu hau idazteko monopolioen inguruko informazioa bilatu dut interneten eta wikipedian honako hau aurkitu dut: Ekonomian, monopolioa (grekeratik, mono -bat- eta polein -saldu-) dagoela esaten da merkatu batean ondasun edo zerbitzu baten eskaintza enpresa bakar baten esku dagoenean. Adibidez, urrutiko herri bateko okindegiak monopolio bat osatzen duela esan daiteke, bera baita herri mailako merkatuko ogi-saltzaile bakarra. Ondasuna eskaintzen duen enpresak, monopolista izena duena, merkatu-botere handia hartzen du, merkatuko salneurria eta eskaintzen den kopurua bere mendean dituelako, bereziki ordezko ondasunik eta merkatu-kuota kenduko dion lehiakiderik ez dagoelako eta monopolio iraunkorretan beste enpresen sarbidea sarrera-hesien bitartez eragozten delako. Hala ere, prezio igoera batek eskaria gutxitzen duela hartu behar du kontuan monopolistak. Enpresaren etekinak maximotzen dituen prezioa eta eskaintzen den kopurua jakiteko, monopolioaren eredu mikroekonomiko bat garatzen da, kostuak, eskaria, ekoizpena eta prezioa biltzen dituena. Monopolioak merkatuan ezartzen duen kontrola, oro har prezio altuagoak ezarriz eta kopuru txikiagoak eskainiz, eta sektore bateko enpresen arteko konkurrentzia ezak ekar dezakeen prezioen gehiegikeria eta produktuaren kalitatearekiko utzikeria direla eta gaitzetsi egin ohi da monopolioen existentzia. Horrela monopolioak ezabatu edo gutxienez arautzeko gomendioak, konpainien arteko lehia bultzatu eta efizientzia handiagoa lortzearren, egiten ohi dituzte ekonomialariek.
Nire iritziz monopolioak egotea, orokorrean gizarte osoarentzako ez da onuragarria, boterea edo negozio horretatik ateratzen duten etekina gutxi batzuentzako delako eta hori ez zait bidezkoa iruditzen, guztiek eduki beharko genuke eskubidea nahi dugun merkatuan eta negozio motan sartzeko eta horretatik etekina ateratzeko. Berdina oligopolioen inguruan, gaizki iruditzen zait empresa gutxi batzuek merkatu osoaren boterea edukitzea, Espanian gertatzen den bezela elektrizitatearekin. Ez ditut positibotzat jotzen enpresen joera edo jarrera horiek. Nire iritziz merkatuak lehia askea behar du izan, lehia perfektu bat bermatu behar da, nahikoa lehia egoteko enpresen artean eta merkatuak bere funtzioa egitea kantitate eta prezioak erregulatuz. Eta erabat baztertu beharko genituzke lehia inperefektuko merkatuak ez direlako denentzako onuragarriak eta talde honetan sartzen dira: monopolioak oligopolioak eta lehia monopolista.
Kasu honetan egokia iruditzen zait Europear Batasunak hartzen duen postura hori, horrelako merkatu eredu motak baztertzearena eta enpresen arteko lehia perfektua bultzatzearena, horrela prezioak eta kantitateak egoki erregulatzen dira eta ona da guztientzako. Lehia inperfektuan hori ez zen posible izango enpresa batek edo enpresa gutxi batzuek produktu baten gaineko kontrola edukitzean nahi duten prezioa jarriko dute eta hori, argi dago kontsumitzailentzat ez dela bat ere onuragarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.