BIDEZKO MERKATARITZA
Bidezko
merkataritza garapen bidean dauden herriek merkataritza egitura nagusian duten
esplotazio-egoerari aurre egiten dion gizarte mugimendu eta ekimen ekonomikoa
da.
Zenbatetan
galdetu gera produktu baten ordaintzen dugun diru kantitatea nora joango den?
Zenbatetan
pentsatu, beste herrialdeetan lan eta lan dabilen jendea zenbat diru kobratzen
dute?
Gai
hau aukeratzearen arrazoia gabonetako oporretan telebistan notizietan esan
zuten modura, jende asko miseria gorrian bizi direla, kobratzen duten diru
"kantitateagatik".
Lan
hau egitea oso interesgarria iruditzen zait, hainbat gauzei garrantzia emateko.
Askotan ez gera ohartzen besteen egoeraz eta inguruko gauzaz arduratzen gera
soilik.
Herrialde
askotan jendea esplotatzen dute lan eginez, zein gazte zein heldu ... jarraian
horren konpentsaziorik ez daukate. Adibide oso garbia Colombia da, kafe asko
ekoizten dute eta herrialde askotara bidaltzen dute produktua. Lan ordu gehiegi
sartzen dituzte, beraien bizitza alde batera utziaz. Aukera kostua gertatzen
dela ikusi dezakegu, lan egin behar dute beraien bizitza aurrera eraman ahal
izateko eta berriz, beste hainbat gauza alde batera uzten dituzte, familiarekin
denbora gehiago pasatzea adibidez. Gaur egungo multinazional handiak, produktua
diru oso baxu batean ekoizten diete horrelako herrialdeei, langileen baldintzak
kontuan eduki gabe, ondoren beraiek prezioa igotzeko eta onurak askoz
handiagoak izateko, ingurumenean pentsatu gabe.
Horrelako
multinazionalek egiten dutenarekin ez nago batere ados, beste batzuk
esplotatuaz, beraien onurak izugarriak direlako, horrela ez goaz inora, hori ez
da bidea.
Bidezko
merkataritzaren egitekoa produktua saltzerakoan irabazitako diru kopuru hori
ekoiztu duten herrialdeetara bidaltzea da, horrela hango pobrezia murriztuz eta
garatuz. Horrelako metodoek gauza POSITIBO asko ematen dituzte, horregatik
pentsatzen dudan modura, jendeak gehiago erosi beharko luke horrelako dendetan,
jakinez dirua ondoren zuzenean langileentzat doala. Elikagaien antzera, zapata
askokin ere gertatzen da, arroparekin ...
Honen
konklusioa, horrelako metodoak gehiago bultatzea da, ekonomikoki mundua askoz
banatuagoa egoteko eta ez multinazional gutxi -handi batzuk
"munduaren" kontrola eramatea, nahiz eta jakin honekin bakarrik ez
dela ekonomia guztia aldatzen ... faktore asko daude, horrelako gauzak
bultzatzen dituztenak.
Erakunde
asko daude gaur egun, umeen egoeraz arduratzen direnak, lan-laguntza asko
antolatzen dituzte, hainbat gauza prestatzen lagundu ahal izateko.
Nire ustez umeek hainbeste lan egitea txikitatik
debekatua egon beharko lirateke, hau da legeren bat jartzea edo ... Txikitan
gauza basikoak ez badira ere, irakurtzen, idazten, batzen ... jakin beharko
lukete, eta arduratzen didana, zenbat ordu pasatzen dituzten lanean, beraien
osasuna arriskuan jarriaz.
Beraz argi eta garbi ikusten den modura, ni
horrelako herrialdeak laguntzearen alde nago, eta ez bakarrik hitzez baizik eta
ekintzez! Nire ametsetako bat urte pare bat pasa ondoren horrelako
herrialdeetara bidaiatzea da, lagundu ahal izateko, nahiz eta modu xume batean
izan, guztiak gure aldetik jarri ezkeroz guztia askoz hobeto joango da, HOBETO
GUTXI EZER BAINO !! GOGORATU ! Hau ez da
biztanleriaren %80ak nahi izatea baizik eta horretarako bideak egin, mugitu, ....
HAIN ERREXA IZANGO BALITZ, askok eta askok nola emango genion buelta honelako
bola borobil bati ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.