2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

SUPERMERKATUEN IRUZURRA

SUPERMERKATUEN  IRUZURRA


Askotan izaten dira albiste politika arloko iruzurrak, edota izen handiko enpresak,baina gure eguneroko kontsumoa egiten dugun supermerkatuak erabat fidagarriak al dira?

Esther Vivasek Merkadona supermerkatuaren inguruko ikerketa egin zuen pasa den urtean eta datuak benetan harrigarriak dira.

2015 urtean, 611 milioi euro irabazi zituen Merkadonak, 2014an baino %12 gehiago. Datua nabarmen igo da urte batetik bestera, ez al da susmagarria? zer dago horren atzean?

Merkadona supermerkatuaren atzean lan erasoak, baja hartzeko eskubide mugatuak, merkataritza txikia ostopatzea... 2015.urtean enpresa kondenatua izan zen, Valentziako bi langilek sexu erasoak salatu zituztelako. Gainera, 2013.urtean, emakume bat kaleratu zuten zazpi urte lanean egon ondoren sindikatu bateko buru izendatu zutelako.

Merkadonak duen protokoloaren barruan, haurdunaldi, istripu edo gaixotasun bat dagoenean, enpresako medikua arduratzen da langileez eta baja hartzen dutenean, medikuak dei egiten die egunero etxera  hauek sendatu arte.

Bestalde, abeltzain,nekazari eta hornitzaileek behin edo behin salatu izan dituzte ekoizpen prezioa kostatutakoa baina baxuagoa delako eta modu horretan merkataritza eta tokian tokiko produktuak saltzea oztopatzen dituztelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.