BLACK FRIDAY
Estatu Batuetatik ekartzen diren ohiturak asko dira, eta azken urteetan Black Friday-a oso ezaguna egin da herrialde askotan. Geroz eta denda gehiagok egiten dituzte deskontuak garai horretan, El Corte Ingles, Mediamarkt, Aliexpres... Jendea dendetan pilatu egiten da enpresek egiten dituzten deskontuetan gabonetarako opariakerosteko.
Denboraldi hau geroz eta luzeagoa izatera pasa da, lehen Black Friday-a soilik izaten zen, baina orain Cyber Monday-a gehitu diote, internet bidez erosten jarraitzeko. Hortaz gain, Casa del Libro eta antzeko kate askok azaro osoan egingo ditu deskontuak. El Corte Inglesek teknologia arloan %40a gainditzen duten deskontuak egingo ditu.
Hasieran ideia ona izan arren, enpresa handiak erosleez aprobetxatzeko erabiltzen dute azken aldian. Geroz eta kritika gehiago daude honen inguruan: Denda askotan, aste batzuk lehenago prezioak igotzen dituzte, Black Friday-a iristerakoan hasierako prezio berdina izan dezaten, edo deskontua duela esan, berez prezio bera izanda.
Adibidez, selfie makil hauek 9,99€ balio zuten Black Fridaya baina lehen, eta kartelean 14,99€ tik 9,99€ jaitsi zutela jarri zuten.
Iaz, OCU-k (OrganizaciĆ³n de Consumidores y Usuarios) honi buruzko ikerketa bat egin zuen : 1500 produktu aukeratu zituzten online denda nagusienetan, eta Black Friday-aren aurreko eta ondorengo prezioak konparatu zituzten. Atera zuten konklusioa, enpresa handiek ez zutela ia deskonturik jarri izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.