MERKATUA:
Merkatu ekonomia sisteman, ohikoenetako batean, konpetentzia asko dago, enpresa bat beste baten ondoan egonez gero eta bien artean kontsumitzaile bat egon ezkero, estrategiak erabiltzen dituzte, nolanahi beti esaten den bezela, familiak ordaintzeko prest dauden prezioaren arabera eta enpresaren espekataiben arabera prezioa aldatzen doa
Gaur egun, hainbat ekonomia sistema berri ezagutzen ditugu, eta hauek duten ezaugarririk ahaltsuena estrategiak dira.
Ekonomia sistema, gizarte batek baliabide urrien bidez beharrak asetzeko eta baliabideak biztanleriaren hartean banatzeko formulak ezartzeko erabiltzen duen modua da.
Izan ere, merkatuan egunero ikusten ditugu bakoitzak erabiltzen dituen estrategiak. Baina dakigun bezala, sistema ezberdin asko daude eta bakoitzak beraien interesarako diren estrategia mota ezberdinak erabiltzen dituzte.
Ekonomia zentralizatu batean, estatuak erabakitzen du dena. Dena dago estatuaren esku, kasu honetan ez dira estrategiak erabiltzen izan ere, denek dituzte lege eta arau berdinak, produktu berdinak eta ezin da inondik ere ez beste edozein herrialdeetik fabrikatzen diren produktuak hartu,
Estatuak ematen dizu, etxea, osasun zerbitzuak, elikagaiak, soldata, eta kasu honetan, zuk ez duzu zure etxe propiorik ezta ez duzu ordaindu behar.
Azkenik, ekonomia misto sistema batean, bien harteko nahasketa bat da. Merkatu sistema edukitzeak asko laguntzen du, honela hainbat enpresen harteko konpetentzia egoten da eta honek bezeroei asko eragiten die, honela bakoitzak dituen estrategiak asko handitzen dira, eta bestetik estatuak duen boterea dauka, honek, ondasun publikoak hornitzea, errenta birbanatzea, esparru juridiko-instituzionala ezartzea eta ezegonkortasun zikloa harintzean parte hartzen du. Honela esan dezakegu ekonomia sistema beteenetako eta osatuenetako bat dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.