Iragana kontuan izanik, ekonomian aurki dezakegun negozioa gaur egungoarekiko ezberdina da. Hau da, denbora igaro ahala, horretarako baliatzen zen kudeaketan aldaketa nabarmenak gertatu dira.
Esaterako, teknologia berrien aurrerakuntzak ekonomiaren hobekuntzekin batera eraldatzen direla esan ohi da. Izan ere, edozeinek jaso ditzazketen negozio berriak eskaintzen dira eta jabeentzat hori abantaila bat besterik ez da. Gainera, negozioari hasiera emateko diru gutxi behar izaten dute; printzipioz ez dute lokalik, lehen gairik edo tankerakorik ordaindu behar.
Bestetik, egia da fidagarritasuna kontuan izaten den aspektu bat dela, "timoa" jasotzea errazagoa baita. Baina gure gizartean dagoeneko horrek ez du garrantzi gehiegirik. Zergatik esaten da hori? Gaur egun, segurtasuna oinarritzat duten negozioak ditugulako.
Aipatutako guztia kontuan izanik, ekonomia online-a abantaila bat bezala kontsideratzen da nahiz eta berez, jende askok negozio tradizionala nahiago izan: sozialagoa delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.