2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

ARGIAREN PREZIOA




ARGIAREN PREZIOA

    Argiaren kostua merkatu handizkarian %15 garestitu da, eta 56,7 euro megawatt orduko median ezarri da. Hilabete hau, Urria, garestiena izan da 2011az geroztik. Honek adierazi nahi du datorren neguan, argiaren fakturek gora egingo dutela.

    Urriak 23an, urteko nibel altuenera heldu zen argiaren prezioa. Hain zuzen 182,54 euro megawatt orduko. Zehatz-mehatz arratsaldeko 19:00-20:00 bitartean gertatu zen igoera hau.

    Gertaera honek, denek bezala, bere eragileak izan ditu. Hasteko, urak pisua galdu du, izan ere, ez  duelako ia euririk egin hilabete hauetan. Beste alde batetik, lehengaien kostua areagotu egin da, hau da, karbono eta gasarena adibidez. Lehengai hauek, enpresen eta etxeen elektrizitatea %29 kontsumitzea eragin dute.

     Espainiako merkatu elektrikoak 2017an 52,8 euro megawatt orduko erregistratuko ditu gutxi gora behera, lehengo urtearekin alderatuta %33 garestiagoa izango da aurtengo argiaren faktura. Esan dudanari begiratuz, esan dezakezu urtea prezio altuekin bukatuko dugula, urtarrilean hasi genuen bezala.

    Urte honetako egun batzuetan, urtarrila eta urrian zehazki, prezioak zenbaki record modukoak izan dira, 90 eurotik gorakoak hain zuzen ere, eta batzuetan barrera pasa zuten, hau da, 100 eurotik gorako prezioak egon dira. Hau ikusita, Energia ministroak (ministro de Energía) neurri batzuk ezarri behar zirela iragarri zuen. Gasaren basea handitzea izan zen beraien irtenbidea, merkatu lehiakorragoa sortzeko eta merkatu handizkarian dagoen kostea ezartzea dagoen kostua murriztu ahal izateko.

    Neurri hauek duela 10 hilabete esan ziren eta oraindik zehaztu gabe daude dekretu errealetan eta hauek baliozkoak egingo dituenik. 

informazioa nundik hartu dudan: http://www.elmundo.es/economia/2017/11/01/59f8d4f7ca4741796a8b4590.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.