Alokairuzko sabelak eta adopzioa
Alokairuzko sabelak, sabelaldi subrogatua... izen asko dituen negozio bat da, haurrak eduki ezin dituenentzat bideratuta dagoena. Zoritxarrez, dena ez da horren polita merkatu honetan, honen atzean interes kapitalistak eta matxistak daudelako. Nahiz eta badirudi modu altruista batean egin daitekela, nekez ematen da hau horrela gure gizartean, gehien bat interes ekonomikoak daudelako honen atzean. Horregatik, haurrak eduki ezin dituztenentzat badago beste bide etikoago bat: adopzioa. Horrelako egoeretan adoptatzea izango litzateke aukerarik hoberena, baina, zoritxarrez, hainbat familiek ez dute hau egiten eta lehen aipatutako baliabidea erabiltzen dute, hirugarren pertsona bat erabiliz.

Baina, zergatik erabili metodo ez etiko hau adopzioa existitzen denean? Espania mailan, 18.000 ume daude adoptatuak izan ez direnak eta familia batean hazteko aukerarik ez dutenak. Gainera, Espaniako ume bat adoptatzea doain ateratzen da, nahiz eta prozesua oso luzea izan. Hala ere, badago ume internazional bat adoptatzeko aukera, prezio altuago batean, noski, baina epe motzago batean ere. Kasu honetan haur bati bigarren aukera bat ematen zaio, beste bat sortu beharrean. Eta, honen bidez, emakume batek sabelaldi subrogatuan jasan ditzaken arriskuak saihestu daitezke.
Beraz, hau guztia laburbilduz, alokairuzko sabelak erabili ordez adopzioa sustatzea gustatuko litzaidake, familia bat osatzeko metodo etiko eta polit bat delako. Gainera, aipatu dudan bezala, haurrari bigarren aukera bat ematen zaio. Eta, bai, egia da sabelaldi subrogatuan badaudela kasu batzuk guztiz altruistak direnak, baina gehienetan ez da horrela izaten, eta horregatik, hau sahiesteko merkatu hau ilegala izatea izango litzateke, nire ustez, irtenbiderik onena. Baina, zoritxarrez, jendeak nahiago du bere geneak dituen haur bat edukitzea, eta, horregatik, adopzioa alde batera uzten dute. Zure geneak eduki edo ez, haur hori zure familiaren parte izango da, eta hau oso garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea.
https://www.lavanguardia.com/vivo/lifestyle/20190705/463293445253/asi-es-contrato-gestacion-subrogada-vientre-alquiler.html
https://www.infolibre.es/noticias/politica/2019/01/25/nuria_gonzalez_vientres_alquiler_91140_1012.html
https://www.religionenlibertad.com/vida_familia/812853147/15-argumentos-firmes-contra-el-vientre-de-alquiler-dana-a-la-mujer-a-los-pobres-a-los-ninos.html
https://educacion.uncomo.com/articulo/cuanto-cuesta-adoptar-a-un-nino-en-espana-33565.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.