Haragiaren ekoizpena VS Foods for Tomorrow
Gaur egun gure gizartean haragiaren kontsumoa oso barneratua eta normalizatua dugu, eta batzuetan kontsumo hau gehiegizkoa izaten da. Espainian adibidez, gomendatzen dena baino haragi gehiago jaten dute, sei aldiz gehiago hain zuzen ere. Kontsumo honetaz aprobetxatuz, enpresa kate askok haragia ekoizteaz arduratzen dira, etekin handiak lortzeko bide oso efizientea delako. Gainera, haragia ekoizteko erabiltzen dituzten baliabideak naturarentzako oso kaltegarriak izaten dira, gehienetan kutsatzen duten baliabideak merkeenak izaten direlako (ingurumena zaintzen duten baliabideak garestiagoak izaten dira). Zorionez, egoera honetaz geroz eta gehiago kontzientziatzen ari garela ematen du, azken urte hauetan produktu begetariano eta beganoak sortzen dituzten enpresen kopurua handiagotu egin delako. Honen adibide bat Foods for Tomorrow haragi beganoak produzitzen dituen enpresa da. Bere produkturik famatuena Heura deituriko "haragi" beganoa da (soja, ura, olioa eta beste hainbat espeziekin egindako produktu bat da, haragiaren zaporea imitatzen duena) eta natura eta animaliak errespetatuz sortzen dituzte produktuak.

Foods for Tomorrow-en, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Animaliak produktu gisa ez erabiltzeaz gain, natura ere errespetatzen dute. Foods for Tomorrow-sen uraren %94a baino gutxiago erabiltzen dute abeltzaintzarekin konparatuta.(Heura kilogramo bat produzitzeko 1,6m2 ur behar dute). Negutegi efektuko gasei dagokionez, abeltzaintzan baina askoz ere karbono dioxido gutxiago isurtzen da, %99 ahalegia. Eta kalte gehiago konparatzen baditugu horrelako datu gehiago aurkituko ditugu seguruenik
Azken finean, bizitza jasangarri bat eduki nahi badugu, gure elikatzeko ohiturak aldatu beharko genituzke, ingurumenaz arduratzen diren enpresei produktuak erosten eta produktu begetarianoak kontsumitzen. Azken finean, produktu berri hauetan dago etorkizunaren funtsa.
https://es.statista.com/grafico/8316/mas-de15000-litros-de-agua-por-cada-kg-de-carne-de-vaca/
foodsfortomorrow.com/foods-for-tomorrow
https://www.instagram.com/p/B3t5PlKC9Qd/
https://www.efe.com/efe/espana/sociedad/los-espanoles-comen-seis-veces-mas-carne-de-la-recomendada-segun-un-estudio/10004-3950600
https://elpais.com/economia/2014/08/28/actualidad/1409248442_611793.html
https://www.ticbeat.com/salud/inasumible-coste-ambiental-producir-carne-roja-cifras/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.