Fraude fiskalak zergen ordainketa saihestean datza, legez kanpo egindako ekintzengatik. Kasu geihenetan, dokumentuak faltsifikatuz edo horiek ez aurkeztuz egiten da.
EAE Business Schoolek egindako ikerketa batean lortu zituen emaitzak harrigarriak izan ziren, izan ere, Espainian, urtean, 20.000 fraude fiskal baino gehiago egiten direla aurkitu zuten. IVA-rekin egiten diren fraude fiskalak kenduta, horiek kontatuko bagenitu, 40.000tik gorakoak izango liratekelako zifrak. Fraude fiskala egiteko hainbat arrazoi daude, hala eta ere, egitea ez da batere egokia, fraude fiskalak ondorioak ekartzen baitizkio gizarteari. Oso ohikoa da fraudea egitea dirua bsete herrialde batean deklaratu gabe eduki ezkero, esaterako, paradisu fiskal batean.
Paradisu fiskalak bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo herrialdea da. Mundu osoan zehar hainbat paradisu fiskal daude:
Gehienetan paradisu fiskaletan dirua sartzen duen jendea, diru asko duen jendea izaten da, ekintza ilegaletan sartuta egoten baita. Lionel Messi futbol jokalaria, adibidez, 2017.urtean epaitua izan zen, haziendan 4,1milioi euro deklaratu ez zituelako 2007,2008 eta 2009 urteen artean, Espainian 10,1milioi euro kobratu ondoren. Auzia eta gero plazaratu denez, bai Messik eta baita bere aitak ere, Belicen, Uruguayn, Erresuma Batuan eta Suizan, hau da, paradisu fiskaletan, sartu zuten dirua, zergak ordaintzea saihesteko.
Lehen aipatu bezala, fraude fiskalak ondorioak dakartza gizartean:
- Estatua kaltetzen da, zerbitzu publikoak murrizten direlako
- Herritarrek ordaindu beharreko zergak handitu egiten dira, zerbitzu dezenteak eman ahal izateko
- Legegintzak ezarritako aberastasunaren banaketaren helburuak kaltetzen ditu
- Herritarren konfiantza estatuarekiko izorratzen du
- ...
Iturriak:
https://www.eaeprogramas.es/blog/todas-las-cifras-del-fraude-fiscal-en-espana
https://eu.wikipedia.org/wiki/Iruzur_fiskal#Iruzur_fiskalaren_ondorioak
https://eu.wikipedia.org/wiki/Paradisu_fiskal
https://elpais.com/deportes/2016/07/06/actualidad/1467801565_113121.html
https://www.elconfidencial.com/economia/papeles-panama/2018-06-20/messi-sociedad-papeles-panama-vigente-investigada_1581121/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.