Inflazioa ondasun eta zerbitzuen prezioen maila orokorraren igoera iraunkorrari deritzo. Inflazio egoera batean, soldatak eta diru sarrerak maila berean gehitzen ez badira, familiek eta pertsonek ondasun eta zerbitzuak erosteko ahalmena galtzen dute.
Urte arteko KPIa % 2,9ra igo da EAEn eta Nafarroan, urtarrilean
Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 2,9ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), argindarraren eta erregaien garestitzeak bultzatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.
EAEn, Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,6 jaitsi da urtarrilean, aurreko hilabetekoarekin alderatuta.
Nafarroan ere, % 2,9ra igo da KPIa urtarrilean. Halaber, inflazioa % 1,1 handitu da abenduko datuekin alderatuta, baina gora egin duten autonomia erkidegoen artean izandako igoerarik txikiena izan da bertan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.