EUROPAKO BANKU ZENTRALAK ETA EUROGUNEA
Gaurko ekonomiako klasean europar batasuneko herrialdeetako banku zentralez eta Euroguneaz hitz egin dugu.
Europako Banku Zentralak euroaren barneko herrialdeen interes-tasak finkatzen dituen europar erakundea da. Europako Banku Zentralaren funtzio nagusia Ekonomia eta Diru Batasuneko diru politika ezartzea da eta ez hori bakarrik, dibisa eragiketak ere egiten ditu.
Eurogunea berriz, euroa erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Euroguneak monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan.
Europar batasuneko herrialdeko banku zentral guztiak Banku Zentralen Europar sistemaren barne daude, baina, ez dira denak Eurogunekoak. Euroguneko hemeretzi herrialdeak euro sistemaren mende daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.