Niri behintzat kontsumismo hitza aipatzen didatenean “erostea erosteagatik” esamoldea etortzen zait burura. Gaur egungo gizartean momentu oro gertatzen da hau, izugarria da erosten ditugun gauza mordoa, benetan behar ez ditugunak, bakarrik gu ondo sentitzeko edo gizartean zerbait garela benetan sinesteko erosten ditugunak. Nerabeen artean, adibiderik garbienetako bat arropa da, guztiek joan nahi dute moda modako arroparekin, eta gainera ez bakarrik hori, nahi duten arropa hori marka jakin batekoa behar du izan. Adibidez, txamarra mota batzuk modan jartzen dira eta mundu guztiak erosi nahi du txamarra hori. Azken finean erreparatzen badiogu jendeak daraman arropari, konturatuko gara ia jende guztia berdin-berdin jantzita doala. Hau da kontsumismoaren ondorioetako bat, eta niri behintzat pixka bat patetikoa iruditzen zait, eta jendea kontrolatzeko modu bikaina. Bakoitzak bere izaera ukitua eduki beharko lukeela iruditzen zait, baino hemen bakoitzak ikusiko du zer egin, bi aukera posible daude: artaldean bat gehiago izatea edo eta aske izatea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.