AFRIKA ETA EKONOMIA
Internetik zehar, informazio bila gora eta behera ibili ondoren, ikusi dut ekonomi arazo larrienak Afrikako zonaldean aurkitzen direla, bai, pobrezia nagusi den herrialde horietan. Idatzi honetan, pobreziaren barnean aurkitzen ditugun ekonomia arazoez hitz egingo dut, klasean ikasitako kontzeptuak aipatuz.
Nigerren edo beste zenbait herri txiroetan, heziketa da pobretasunetik irteteko era fidagarriena, baina hainbat ume ez dira inoiz eskolara joan, matrikularen kostua dela eta edo familiarentzat lan egin behar dutelako, umearentzat heziketa bat ordaintzearen edo heziketarik ez edukitzearen artean familiak bide bat aukeratu behar du besteari uko eginez, eta bestea ondorioz, aukera kostua bihurtuz.
Hortaz, nahiz eta bi herrialdeko bi pertsona, guztiz egoera desberdinetan bizi, biek edukiko dute ekonomia eskasia, hau da, zerbait edukitzearen beharra,baina, normalean diferentzia nabari da behar horien maila artean, batek, bizimodua hobetu nahi duelako soilik eta besteak biziraun. Bestetik ikusi dugu nola txiroen munduan eta aberatsen munduan ere (nahiz eta ez aipatu) beti aukeratu beharko dela edukitzen diren beharren artean, eta uko egiten zaion hori aukera kostua izango da.
_aneetxx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.