2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

SAN VALENTIN, EKONOMIAREN MAITALE



Urtero bezala, otsailaren 14ean, San Valentin eguna ospatzen dute maitasunean zortea dutenek. Egun hau gerturatu ahala, jende asko hasten da pentsatzen nola harritu haien bikoteak. Batzuek erabakita edukitzen dute, eta beste batzuek azken unera arte presaka dabiltza; batzuek ez dute ospatzen, eta beste batzuek bai. Kritika guztiak gorabehera, jende askok hartzen du kontuan ospakizun hau.


Beste ospakizun batzuen moduan, San Valentin, kontsumismoa bultzatzen duen festa bat da. Mundu mailako ospakizun honek, maitasun erromatikoa, detaileak eta opariak ditu ezaugarri nagusi, horregatik, salmentak ere gora egiten dute, eta enpresak dira ospakizun honen onuradun nagusiak. Negozioek, data hau gerturatzen hasi ahala, publizitate-kanpainak prestatzen dituzte, non bihotzak eta kolore gorria diren protagonista nagusiak, kontsumitzailearen arreta erakartzeko. 


Ikerketa baten datuen arabera, Espainian batez beste 60 euro gastatzen dira pertsona bakoitzeko. Gizonek emakumeek baino gehiago gastatzen dute, batez beste 73 euro; eta emakumeek 44. Erosketa guzti hauek, ekonomia bultzatzen dute, izan ere, spa zerbitzuen, jatetxeen, gozotegien eta beste merkatu-txikiren kontuak hobetzen dituzte. 


Nagusiki, opari ohikoenak saltzen dituzten sektoreei egiten die mesede handiena ospakizunak. Hala nola, afari erromantikoak eta bidaia eta ihesaldi erromantikoak. Loreak ere ezin dira falta. Espainiako Interflora Floristen Elkartearen (AEFI) datuen arabera, egun horretako loreen salmenta urteko fakturazioaren %5 eta %15 artean dago. Bikoteek egiten duten beste opari klasiko bat bitxiak dira, adibidez, eraztunak edo bihotz forma duten diseinuak.


Amaitzeko, musuak eta besarkadak oparitzen dituztenak ere badira, edo eta bikotekidearekin egotearekin konformatzen direnak. Mota guztietako opariak egin daitezke. Beraz, maite duzun pertsona bati opari bat egitekotan bazaude, pentsatu al duzu jada aukeraren bat?


ITURRIAK:

https://blog.selfbank.es/la-traduccion-economica-de-san-valentin/

https://www.lainformacion.com/economia-negocios-y-finanzas/san-valentin-tambien-enamora-la-economia-se-disparan-las-ventas_X9ASg2WKgokQzqMFyJ8Jt3/


NAIA UGARTE

TXIRRINDULARITZAKO PUBLIZITATEA

Gaur egun, txirrindulariek dirua lortzeko ia modu bakarra dute, publizitatea. Txirrindularitza sarreren bidez dirurik bilatzen ez duen kirola denez, publizitatearen bidez lortzen dute behar duten dirua. Publizitatea egiteko hainbat modu daude. Ezagunena, mailotan eta bizikletetan eramaten duten publizitatea da. Normalean, bizikleta markek babesten dituzte bizikletak eta kaskoa kasko markek baina beste arropa posible da cafe markak edo beste empresa batek babestua izatea. Ez du zertan bizikletarekin zerikusia izan behar . 


Azkenean, txirrindulariek irabazten duten dirua publizitatetik dator eta noski irabazitako tour, giro…etab. Publizitaterik gabe ez da posible ekipo bat aurrera ateratzea ez delako behar haina diru egongo. 


Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) kirolarien soldaten igoeraren berri eman zuen, 2020tik 2021era % 25eko igoera suposatzen duena. 2020an soldatapeko txirrindularien gutxieneko soldata 15.000 eurokoa zen. Estadistika batzuetan ikusita, gutxi gora bera jakin daiteke zein den txirrindulari batek irabazi dezaken gutxienekoa.


Publizitatea aurrera atera ahal izateko, argazkilariak egoten dira eta txirrindulariak derrigortuak izaten dira mailota ondo jarrita edukitzera publizitatea egiteko eta diru gehiago irabazteko. 


Nire iritziz, eta ikusi dugun bezala, publizitateak indar handia du txirrindularitzan. Ez baldinba dago empresarik taldea babesteko ez dago dirurik eta dirurik gabe ezin izango zen taldea aurrera atera,  gainera txirrindulari onak zure ekipora eraman ahal izateko ez zen dirurik egongo. 




BIBLIOGRAFIA;


HAIZEA TELLERIA


UKRANIAKO EGOERAK KALTEAK IZANGO DITU ESPANIAKO EKONOMIAN

 Ukranian bizi den egoeraren ondorioz, ondorio larriak egongo dira hainbat herrialdetan, besteak beste, ekonomian eta bizitza sozial politikoan. Baina zer ondorio jasango ditu espainiako ekonomiak?


Lehenik eta behin, gasaren prezioa asko igoko da, izan ere, konflikto honek krisi energetiko bat sortuko du. Espainian, lurraldean erabiltzen den gasaren %10 Errusiatik dator. Bolumenean, bosgarren postuan legoke Aljeriaren (% 35 hornitzen duena), Estatu Batuen (% 21,5), Frantzia (% 12) eta Nigeriaren (% 11,5) atzetik. Horregatik, ez litzateke hornidura arazorik egongo. 


Hortaz gain, Espainiak Ukraniatik gehien jasotzen duen produktua zerealak dira. Zereal eta Oleaginosoen Merkataritza Elkartearen arabera, Espainiak 4,6 milioi tona ale eskuratu zizkion Ukrainari 2021ean, Europako erosle nagusia izanik.


Hortaz gain, beste olio begetalen prezioak igoko da, izan ere, Ukraniak hori egiteko produktuak asko erabiltzen ditu



MARTIN ORMATXEA

Estatuak 36.000 milioi euro emango dizkio aurten Gizarte Segurantzari, baina 6.000 euroko defizita izaten jarraituko du.


Estatuko Administrazio Zentralak 36.343 milioi euroko transferentziak egingo dizkio Gizarte Segurantzari 2022an, baina, hala ere, urte amaierako diru-sarreren eta gastuen arteko aurrekontu-desfasea 6.170 milioi eurokoa izango da, BPGren % 0,5, Jose Luis Escrivá arloko ministroak astearte honetan jakinarazi duenez.


"Estatuaren eta beste erakunde batzuen transferentziek Gizarte Segurantzako sistemaren gastuen % 20,07 finantzatzen dute, eta zenbatekoa 36.342,11 milioikoa da. Partida horren erdia, gutxi gorabehera, Toledoko 2020ko Itunaren gomendioa betetzeko transferentziek osatzen dute, 18.396,00 milioi eurokoak baitira (2021ean aurrekontuan jasotakoa baino % 32,07 gehiago) ", Gizarte Segurantzaren 2022ko Aurrekontuekin batera doan Ekonomia eta Finantza Txostenean jasotzen denez.


Zerga-bilketaren kargura egiten diren transferentzien bolumena 2021ean baino % 16,25 handiagoa da, 31.163 milioi eurokoa, eta pandemiaren urtean, 2020an, 35.793 milioi eurokoa izan zena baino handiagoa ere bai. Covid-a sartu zen arte, Estatuaren ekarpen-maila normalak askoz ere txikiagoak ziren: 15.643 milioi 2019an, urteetan gora egin ondoren iritsi zirenak (2005ean, adibidez, Estatuak 4.840 milioi transferitu zituen).


2022an transferentziak handitzea beharrezkoa izango da Gizarte Segurantzak onartutako neurriengatik, hala nola % 2,5eko igoera pentsio publikoentzat, eta % 3koa gutxienekoentzat eta kotizazio gabekoentzat, Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartutakoa; halaber, 2021eko inflazioagatik konpentsazio-ordainsaria ordaintzea beharrezkoa izango da, batez beste 250 euro ingurukoa.


Bi neurri horien ondorioz, pentsioen gastua 6.500 milioi eurotan puztuko da 2022an, eta horrek sistemaren aurrekontu-desfasea areagotuko du. 2021aren amaieran, defizita BPGren % 1ekoa da, 12.000 milioi euro ingurukoa, eta 2022an % 0,5era jaistea espero da.


Gastu inpropioetarako 18.000 euro hauek izango dira: jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko prestazioak (2.879,6 milioi euro), kotizazioen murrizketak (1.690 milioi), diru-laguntzak (996 milioi), kotizazio-hutsuneen integrazioa (468 milioi), kotizaziopeko pentsioen osagarriak (884), koefiziente murriztailerik gabeko erretiro aurreratuak (378), senideen aldeko pentsioak (387), aurretiko erretiro-kostuari aurre egindako beste kotizazio-puntu batzuk (7979).


JON GOIENETXE


GASOLINAREN PREZIOA

Gasolina gure eguneroko bizitzan behar dugu, hain zuzen ere, gure beharrak asetzeko. Baina gasolinaren prezioa asko igo da azken egun hauetan eta herria nabaritu egin du. Aipatu beharra dut, gasolina 1,538 euro/litroko iritsi dela ostegun honetan. Datu hauek garai guztietako daturik handiena da. 


Goian aipatu bezala, gasolinak %1,2 egin du gora azken astean. Ondorioz, auto batek 55 litroko batez besteko depositu bat betetzeko 84 euro ordaindu behar ditu. Hau kontutan hartuta esan dezaket, depositua betetzeak ia 20 euro baino gehiago direla lehen urtearekin  konparatzen baldin badugu. Bizi dugun pandemiak eragina eduki du gure bizitzan eta bai gasolinaren prezioetan. Eskuineko irudian ikusi daiteke pandemian prezio baxuenak 1,07€ eta 0,98€ direla eta orain gauden momentuan berriz prezioak gora egin dutela, baina ez soilik Espainian, beste herrialde askotan ere.


Prezioak igotzean kontutan hartzen dute erregaiaren prezioaren egitura, hiru zatitan banatzen dela. Lehenengoa erregaiaren kostua da, gasolinaren eta gasolioaren nazioarteko kotizazioen araberakoa, eta ez petrolio upelaren kotizazioaren araberakoa. Erregaiaren kostuen atzetik logistika eta merkaturatze kostuak daude, aldaezinak izan ohi direnak eta gasolindegietan eskuragarri dauden gasolinaren eta gasolioaren prezioaren % 17-18 ingurukoak. Atal honetan daude handizkako eta txikizkako merkatarien mozkin-marjinak ere, non prezioak aldaketaren bat izan dezakeen gasolindegien erabakiaren arabera. 


Hau dena esan eta gero, esan dezaket depositua betetzeak asko balio duela eta egoeraz aprobetxatzen ari direla dirua lortzeko eta prezioak gora egiteko. 



ITURRIAK: 



GARAZI ECHANIZ

Aldaketa Ekonomikoak Ukraniagatik

Azken boladan asko entzun da Errusia eta Ukraniaren gatazkak asko handitu direla, baina hau nola eragin dezake mundu mailako ekonomian? Eta Europako ekonomian? Gezurra dirudi ala, honek asko eragiten du ekonomian faktore askogatik.


Europara irsisten den gas gehiena Errusiatik etortzen da eta hau Ukraniatik pasatzen dela ikus dezakegu, eszena honetan bi gauza gerta daitzke, alde batetik, Ukraniak gasa moztea OTAN organizazioa zerbait egiteko, hau da, presioa sartzeko, hau egitean ekialdeko herrialdeak gasa gabe geldituko dira, eta erantzun moduan zerbait egin laguntzeko, bestalde gasaren prezioa igo da % 29 bat, orain 100 euro/MWh-ra dago honen prezioa.


Bestalde, burtsaren prezioa asko aldatu da, gerra honengatik, Errusiako burtsa              % 45,2 bat jaitsi da eta rubloaren balioa beste % 10 bat jaitsi da, oraintxe rublo batek 0,011€ balio ditu ete bere balioaren puntu beherenean dago. 


Baino Espainiak erostuen duen gas Errusoa bakarrik % 10 bat da, bestea AEB eta Argeliatik dator baina Europa zentrala Errusiatik etortzen da, horrek ekartzen duena, ez bakarrik Europa zentralean, Europa osoan, gasaren prezioa asko igotzea. Hortaz, Espainiak erosten duen arto eta gari gehiena Ukraniatik dator, gerra dela eta, honen prezioa igo egingo da segurunik, Espainia ere bai oliba beltz asko eramaten du Errusia eta Ukraniara, baino orain askok itxi egin beharko dute sanzioak direla eta, ardoarekin batera % 50 bat baino gehiago eramaten da herrialde hauetara.


Gasa ez bakarrik, petroleoaren prezioa ere bai jarraituko du igotzen, Errusiak % 12 bat suministratzen du mundu osora eta printzipala Europan. Lehen gaiekin jarraituz, Errusiak material asko exportatzen ditu Europara, mineralak bereziki, paladio materialaren exportatzaile handiena da, material hau ugikorretan, autoetan eta hortz inplanteetan erabiltzen da maiz, paladioa ez bakarrik aluminioa ere bai exportatzen du, beste mineral askorekin batera (Kobrea, Platinoa etab.).


Espainiak bere BPG-aren % 1 bat bakarrik erabiltzen du gastu militarrerako eta % 2-ra igotzera hartu zuten konpromezu bezala, horrek ekartzen du murrizketa ugari Espainiako ekonomian, edo aldi berean zergak igotzea. Azkenik inflazioa asko igoko da, bereziki orain Errusian, banku zentralak itxiak daudela AEB-etako gobernu-lehendakaria, Joe Biden jarritako sanzioak direla eta, Amerikako eta Errusiako bankuak lotzeko blokeoak egonda.


Gerrate hau ez ditu bakarrik Europa zentraleko edo ekialdeko herrialdeak afektatzen soilik, ikus daiteke ere Espainian ekonomikoki zerbait somatuko dela, gehiengatik exportazioak eta inportazioengatik.


BIBLIOGRAFIA:

https://www.rtve.es/noticias/20220224/guerra-ucrania-amenaza-economia-espanola-nueva-escalada-precios/2296841.shtml


https://www.bbc.com/mundo/noticias-60515648


https://www.eldiario.es/economia/conflicto-ucrania-causa-turbulencias-economia-europea-dependencia-energetica_1_8689077.html


IAGO DURO


ERRUSIA-UKRANIA GERRATEA

 Azkenengo urteetan, Covid-19a dela eta, munduko ekonomia gelditu eta merkatua desoreka handi batean sartu zen. Behin murrizketak arindu egiten ari zirela eta ekonomia berriro gorantz zijoala zirudienean, hau berriro arriskuan jarriko duen gertakizun bat gertatu da; Errusia eta Ukraniaren arteko gatazka. Tragedia sozial bat izateaz gain, ekonomikoki garrantzi handiko gertakizun bat da. Gaur egun Errusia munduko herrialde aberatsenetako bat da, izan ere, munduko 11. herrialderik dirudunena baita eta honen BPGa $1,6 bilioi gorakoa delako. 


Ezinezkoa da ziurtasunez jakitea nola jokatuko duen merkatuak datorren egoeraren aurrean baino historian zehar gizakiok bizi izan dituen beste gerrei erreparatuz, merkatu globalak, oro har, ahuldu egiten dira gerrak hurbildu ahala. Ondoren, gerrak amaitu baino askoz lehenago indartzen dira eta gizateriaren kalitatearen aurrean erreakzionatzen dute, axolagabekeria harrigarriarekin. Badirudi horrela jokatuko duela merkatuak hori adierazten Errusiak Ukrainaren aurka egin duen eraso berrienaren aurrean.


Oraindik inbasiorik ez egon arren, Europar ekonomiak ondorio larriak jasan ditu. Esaterako, lehen aldiz azkenengo 7 urteetan, petrolioaren prezioa 100 dolarretik gorakoa da eta gas naturalarena, %60 garestitu da. Honek kalte berezia eragingo dio Europari, ez baitago batere prestatuta gas errusiarrari uko egiteko. Gainera, dagoeneko poltsak %5ko jeitsiera izan du eta urrearen prezioa %2 igo da. 


Espainiari dagokionez, dagoeneko nabarmenak dira gatazka honen ondorioak. Batetik, Ukraina da Espainiako lehen arto-hornitzailea, laugarren gari-hornitzailea eta lehen ekilore-hornitzailea. Espainian erabiltzen den zerealen %27 eta eklor-olioaren %70, Ukraniatik inportatzen da. Hau dela eta, Espainiako familien erosketa saskia garestiagoa izango da datozen asteetan. Bestetik, petroleoaren eta elektrizitatearen prezioan igorakada ere nabarmena izango da, dagoeneko elektrizitatearen prezioa merkatuan %17 igo baita.


Hala eta guztiz ere, inbasio hau gertatuko balitz, ondorio larrienak jasango litukeen herrialdea, Errusia bera izango litzake. Egoera ikusita, Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeak bildu egitera behartuta ikusi dira. Bileran bildutako herrialdeen helburu nagusiak, Errusiako inflazioa piztea, ekonomia isolatzea eta industria dinamizatzea dira. Ondorio nabarmenenak jasoko dituzten sektoreak energiaren, finantzen eta garraioarenak dira. Gainera, Errusiar bankuen %70i negatiboki eragingo dio. 


Azkenik, oraindik etorkizuna nahasmen bat da. Baina egoerak aurrera egiten badu, Europar Batasuneko bileran Josep Borrellek, EBko goi-ordezkariak,  ohartarazi du zigorrak inoiz ezarritako gogorrenak izango direla. Garbi dago gerra honek aurrera egin edo ez, sektore ekonomikoak ondorio larriak jasango dituela, ez bakarrik Errusian, baino munduko herrialde gehienetan, guztietan ez esateagatik.  https://www.eleconomista.es/economia/noticias/11630023/02/22/Las-consecuencias-economicas-del-conflicto-entre-Rusia-y-Ucrania-llegaran-en-tres-fases-diferentes.html


https://www.nytimes.com/es/2022/02/23/espanol/rusia-ucrania-economia-mundial.html


https://www.ondacero.es/programas/la-brujula/audios-podcast/la-brujula-de-la-economia/brujula-economia-consecuencias-invasion-rusa-economia-espanola_202202246217f73c5782e50001364922.html 


https://as.com/diarioas/2022/02/24/actualidad/1645714148_948474.html


https://www.finect.com/usuario/__Finect/articulos/salta-guerra-rusia-ucrania-que-cabe-esperar-finanzas


https://www.elperiodico.com/es/internacional/20220224/ue-condena-ataque-anuncia-sanciones-13283104


MAREN DEL CAMPO

Yuan digitalaren iraultza



1986tik orain arte Visa izan da olinpiadetako ordaintzeko modu bakarra eskudiruarekin batera, baina urte honetako neguko olinpiadetako inaugurazio ekitaldiko modurik erabiliena yuan digitala izan da, aurretik aipatutako bien aurretik.


Baina, zer da yuan digitala? Yuan digitala txinatar gobernua azkeneko urteetan gauzatzen saiatu den moneta digital bat da. Orain arte Txinako 11 hiritan erabili daiteke bakarrik, eta 11 hiri horietan 140 milioi erabiltzaile erregistratu dira. Hala ere, erabilera nahiko ona izan dela dio The Wall Street Journal aldizkariak, Visa baino erabiliagoa izan dela zehazki, baina datu ofizialik oraindik ez dago Beijing hiriaren aldetik.


Jende askok uste du yuan digitala kriptomoneta bat dela, baina kriptomonetak dirua balio du eta horregatik saltzen da. Yuan digitala, aldiz, billeteak etatxanponak ordezkatzeko sortu da. Hau da, ezin da erosi, baina horren bidez gauzak erosi daitezke, oraingoz behintzat.


Yuan digitalaren etorkizunak itxura ona du, izan ere hasi besterik ez da egin eta jada Visa baino erabiliagoa izan da ahal zuen tokietan. Moneta digital honek emango duen hurrengo pausoa estatu osora zabaltzea izango da, eta hori lortzean seguraski mundu osora hedatu nahiko dute, azken finean enpresa bat gehiago delako eta mundu osora hedatuta diru gehiago irabaziko lukeelako. Are eta gehiago, ausartuko nintzateke esatera Visarekin batera oligopolio bat eratuko dutela behin Visaren monopolioarekin bukatuta.


Informazioa webgune honetatik hartuta dago:

https://www.eleconomista.es/mercados-cotizaciones/noticias/11614722/02/22/El-yuan-digital-pone-fin-al-monopolio-de-Visa-en-los-Juegos-Olimpicos.html


OIER BALDA

ERUSIAREN ETA UKRANIAREN GATAZKAREN ARTEKO ONDORIOAK

Europa bere historia hurbileko nazioarteko gatazkarik garrantzitsuenetako bati aurre egiten ari da. Ukraina tentsio haundia jasaten ari Errusiaren aldetik eta mundu osoko merkatuek mugimendu politiko guztiak lupaz ikusten ari dira. Errusia zein Ukraina, gas naturala, petrolioa edo alea bezalako baliabide gakoen hornitzaileak dira Europan. Alderdi energetikoan, ziurrenik garrantzitsuena, Espainiak abantaila handia du balizko gatazka baten aurrean: ez dago Errusiatik datorren gas naturalaren menpe. Alemaniak, Hungariak edo herrialde baltikoek ez bezala, Espainiak bere gasa inportatzen du, egoera likidoan garraiatzen duten metano-ontzi handien bidez. Hala ere, ezin izan ditugu Europa osoan energiaren eta erregaien prezioen igoera orokorraren ondorioak saihestu.


 Beste alde batetik, Espainia egoera txarragoan dago. Gure zereal inportazioak Ukrainaren menpe daude: kontsumitzen dugun artoaren ia erdia herrialde honetatik inportatzen da. Esportazioen geldialdiak prezioen igoera ekarriko luke zalantzarik gabe. Aurrekaria Krimearen Errusiako inbasioan aurki daiteke, zerealen prezioak %20 igo zirenean, Toño CatĂłn Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Belar Laboreen zuzendariaren arabera. Inflazio agertoki honek koska berezia egin dezake Espainian. Europako Banku Zentralak (EBZ) zor erosketak murrizteak eta interes-tasak igotzeak zor gehiago duten ekonomia zigortuko lituzke eta Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak igotzea, publiko gehiago duten ekonomia horiek zigortuko lituzke. BPGaren gaineko zorra. Espainia da horietako bat. 


Esan beharra dago, azkeneko eguneetan Errusia-Ukrania arteko egoera larritzen joan dela eta ondorioz, merkatuak ere. Horregatik, munduko herrialde gehienak oso urduri daude eta egoera hau nola bukatuko den jakin nahi dute. Bestalde, Ukraniako lehendakariak, VolodĂ­mir Zelenskik, esan zuen Otsailaren 16 an Errusiak Ukrania inbadituko zuela baina ez da halakorik gertatu. Hala ere, VolodĂ­mirren hitzak eta gero, Errusiak erantzun zuen esaten ez zutela Ukrania inbadituko. 


Bukatzeko, azpimarratu behar da, egoera oso larria dela, hau da: inorrek ez dauka argi zer pasako den eta nola erantzungo duten ondorioz merkatuak. Hala ere, espero dezagun egoera lasaitzen joatea eta horrela egoera ekomokiko/politiko globala osasunki bermatzen jarraitzea.


IBON ARRIETA


Ethereum

Ethereum-ek blockhain teknologian oinarritutako kode ireki batean funtzionatzen du. Sistema deszentrlizatu batean dago, jende guztien ordenagailuetan dagoelako. Ethereuma blockhain.ekoa da baino beraz Bitcoinaren bezala funtzionatu egiten du eta transakzioen historialaren erregistro gisa ere bai duelako. Bitcoinaren eta Ethereumaren diferentziak dira Bitcoinaren Smart kontratuak limitatuak direla eta oraingoz ez duela soporte Touring guztia,bestalde, Ethereumak aurreratuagoa da eta soporte Touring guztia dauka, Hizkuntza programazio flexible bat duenez bere kodifikazioa erraztu egiten du ere bai. 


Ethereuma oraintxe bertan $ 3,030.13 balio du eta bere maximoa 45000€-tan dago. 2022an esaten dute 11.000$-ko prezioa izango duela eta 2025ean 19.000$taraino iritsiko dela ere bai esaten dute. 2016an moneta hau sortu egin zenean 1$ balioa zeukan eta 2018an 309$-eko kostura iritsi zen eta gaur egun harte askoz gehiago balio duela. 


Jendeak moneta honekin diru asko irabazio du baino beste askok diru asko galdu dute. Gaur egun teknologi honi buruz badakizu diru asko irabazi dezakezu baina oso zaila da. Kurtso asko badaude teknologia berri honi buruz baino oso gutxik lagundu egiten dizute. Moneta honetan inbertitzeko broker bat edo gehiago izan behar duzu, brokerrak aplikazio batzuk dira non zuk hortik moneta erosi dezakezu. Ez duzu moneta bat erosi behar bai edo bai moneta horren nahin duzun portzentaia erosi dezakezu, hau da, nik nahi badut honetan honen 0,47-a erosi dezaket. 

https://www.ig.com/es/ethereum-trading/que-es-ether-y-como-funciona

https://www.cmcmarkets.com/es-es/aprenda-a-operar-con-criptomonedas/que-es-ethereum

https://www.coinbase.com/es/price/ethereum





ALEX ARANBURU

ETXERIK GABEKO PERTSONAK ESPAINIAN

Zoritxarrez, mundu honetan geroz eta pertsona gehiagok daude etxerik gabe eta hura ordaintzeko dirurik gabe. Espainian adibidez, geroz eta jende gehiago ikusi egiten da kalean, banketxeetan edo kaleko banku batean lo egiten. Argi dago pertsona guzti hauek tratu hobeagoa merezi dutela gobernuaren partetik eta gobernuak ezin dituela horrela utzi jateko dirurik gabe edo lo egiteko lekurik gabe.

Espainian, etxe gabe dauden %76ak eskatu ditu diru laguntzak bizitza pixkat hobeago bat izateko baina asko harritu egiten nau %76 hartatik bakarrik %26ak jaso izana. Argi dago zerbait egin behar dela generalki datu hau hobetzeko ez diolako gobernuari laguntzen datu hau publikatu izana. Horrez gain, beste %24 ez duenak eskatu laguntza hau da ez dakitelako nola egin edo ez dituztelako baliabideak hura egiteko. Gobernuak jende guzti honi azaldu beharko lioke nola egin eskaera hura edo lagundu eskaera hura egiten.


Pertsona guzti hauek bizi izan behar duten egoera egunero oso txarra iruditzen zait. Gobernuak ezin du utzi hainbeste jende hain gaizki pasatzea eta horrez gain, hiri batean horrelako jende asko ikusten bada ez da batere ona hiri horretarako turismoa jaitsi daitekelako eta han bizi diren pertsonak leku “hobea” ala “seguruago” batera mugitzera. Horrez gain, pentsatu behar dugu pertsona guzti hauek familia dutela eta adibidez ezin dute nola elikatu beren seme alabeei eta beren seme alabek bizi hobeago bat merezi dute gutxienez eskolara joatea adibidez.


Vagabundo - Banco de fotos e imágenes de stock - iStock


https://www.lasexta.com/noticias/economia/solo-26-personas-hogar-espana-recibe-ingreso-minimo-vital-estos-son-obstaculos-que-enfrentan-conseguirlo_2022010261d1de65bda5150001bb885b.html


OIER ALVAREZ


LANGILEEN SOLDATAK

 LANGILEEN SOLDATAK


Dakigunez gure gizartean beti egon da soldata desberdintasuna. Hau da, jende porzentai txiki batek asko kobratzea, eta honekin erlazioa daukana, gutxi kobratzen duen jende porzentai handia izatea. Beraien soldatak ez dira iristen milla eurotara. Diru honekin jende gehienak oso diru gutxi gastatu dezake janaria erosten, eta okerrena dena, ez da iristen beraien alokairua ordaintzea, eta arropa oso gutxi erosi dezakete hilabetero.


Bestetik, hainbat eta hainbat lekutan bilatu ondoren, datu asko aurkitu ditut hainbat herrialdetako soldata minimoei buruz. 2019.urtean Eurostatek egindako azterketa ikusi ondoren, hainbat datu atera dizazkegu. Lehenik eta behin, soldata minimo altuera duen herrialdea Luxemburgo da 2071 euroko soldata minimoarekin. Herrialde honen beste datu bixti bat, 650.000 biztanle baino gutxiago duela da. Bigarren soldata minimo handiena duen herrialdea Irlanda da, 1656€ko salario minimoarekin. Hortaz aparte, soldata minimo baxuena duten bi herrialdeak Grezioa eta Portugal dira, 683€ eta 700€ko soldatekin. Atera daiteken lehen ondorioetako bat, soldata minimo altuena duten herrialdeak biztanle guxti dituztela izan daiteke?



Bestalde,  Espainaren soldata minimoa 2019an 1108€koa zela ikusi dezakegu, eta honek soldata altuenetariko herrialdeen artean jartzen du, 8.postuan. Bestetik, oraintxe bertan ikusi degun estatistika hau ez da beti berdina izan.  Espainako lan sailburuak aztertu zuenez, %200 ko aldakuntza egon da Espainako soldata minimoan, 1990 eta 2020 urteen artean. 


1990.urtean Espainiako soldata minimoa 300,6€koa zen. Hau, 1995.urtera arte,  376,8€ ko soldata minimoara aldatu zen. Urteak pasa ahala,  soldata minimoa igotzen joan da , 2020.urtean 950€ kobratzera iritsi arte. Azkenik, 2021ko Irailaren 28 an aprobatu zuten Espainako soldata minimoa 965€koa izatea 2021eko Irailaren 1ean, eta orain dela guxti aldaketa bat egin dute, eta 1000€ko soldata minimora igo da Otsailak 8an.  Hemen ematen ditugun datuak ez datoz bat eurostat emandako datuekin, eta honek azaltzen du datu iturri desberdinek ez dutela informazio homogeneoa ematen.


Hau guztia aztertu ondoren eta Espainako egoera eta beste herrialde batzuetako egoera ikusi ondoren, hainbat ondorio atera ditzazkegu. Badakigu gure gizartean egoera oso larriak daudela, eta egoera ere oso lasaiak esate baterako diru askorekin bizi direlako. Nire ustez, hau da arazoa, jende gutxi batek diruxka handi bat kobratzea Messi eta Ronaldoren kasuan, eta besteetik, gure gizarte berdinean ere egotea jateko ere ez daukan jendea eta ezta etxe txiki batetan bitzitzeko, ezta arropa merkea erosteko. Hau aztertu ondoren, esan dezaket gure gizarteak aurrerapen asko eta asko eman dituztela, baino oraindik ere aurrerapen gehiago eman daitezkela gizarte arloan bereiziki. Munduan aberastasunaren banaketa egokiago bat lortu behar dugu gizarte justuago bat izateko.



https://www.lamoncloa.gob.es/consejodeministros/resumenes/Paginas/2021/280921-cministros.aspx

https://www.larazon.es/economia/20200123/alei63nip5hn5evufiknnme33a.html


https://www.larazon.es/economia/20200124/l6ee7apnl5cerbmssxavntdou4.html


https://elpais.com/economia/2022-02-09/los-nuevos-beneficiados-por-la-subida-del-salario-minimo-300000-personas-se-suman-a-las-filas-del-sueldo-regulado.html#:~:text=El%20Ministerio%20de%20Trabajo%20y,ver%C3%ADan%20favorecidos%20por%20este%20aumento.


XABIER AGIRRE

ESPAINIAKO TURISMOA URTARRILA ETA IRAILA BITARTEAN

Urte hau ekonomia aldetik 2020. urtean baina hobea izan da, ostelaritzako sektorea eta nazionalek Espanian bertan egindako bidaiak adibidez, nahiko gerturatu dira pandemia aurreko zenbakietara, baina turismoaren sektoreari orokorrean asko geratzen zaio zenbaki horietara iristeko, batez ere turismo internazionalen zenbakien ondorioz.

Pandemiak mundu osoko herrialdeen ekonomian eragin du, baina espainaren kasuan turismoak garratzia handia du herrialdaren ekonomian, INEk ateratako azkeneko datuetan honako hau ondoriozta daiteke, 2019an Espainian turismoaren sektoreak BPGren %12,4 zen eta enpleguaren %12,4.


Lehenengo hiru hiruileko hauetan turismoaren sektoreak, etorritako internazionalak eta bertakoek Espainia barruan egindako bidaiak kontuan hartuta, edukitako ingresuak 2019 urteko lehen bederatzi hilabete hauetan egondako ingresuen erdia baina gutxiago izan dira, 2019an 99.470 milioi euro ingresatu ziren eta aurten, 2021ean 45.137 milioi euro baino ez ingresatu dira. Oraindik ere urtea amaitu ez denez azken hiruileko honetako datuak gehitzea falta da, baina pandemia igarotzen ari den momentua ikusita, omicron bariante berria nola eragiten ari den ikusita, datuak ez dira nahikoa hobetuko eta ondorioz, Espainak turismoaren sektorean azken urte hauetan edukitako bigarren urte txarrena itxiko du, jarraian gainera.


Aurtengo datuak aipatu bezela 2020koak baina hobeak izan dira, turismoak ingresatutako 45.137 milioi euro horiek internazionalek eta nazionalek gastatutako dirua da. 16.69 milioi bidaiari internazional etorri dira Espainara, 24.179 milioi euro gastatuz, eta geratzen den dirua, 102.15 milioi espainiarrek beraien bidaietan gastatutakoa da, 20.958 milioi euro zehazki. 2020ko datuak aztertzen baditugu bidaiari internaziolak aurtengoak baina gehiago izan ziren 16,83 milioi baina bidaietan gastatutakoa gutxiago izan zen, 17.711 milioi euro. Espainiarrek aldiz aurten baino bidai gutxiago egin zituzten 76,66 milioi, eta bidai gutxiago egin zituztenez zentzuzkoa den bezela diru gutxiago ingresatu zen turismoaren sektorean 15.150 milioi euro. Beraz internazionalen eta nazionalen datuak gehituz aurreko urtean 32.870 milioi euro inguru ingresatu ziren eta aurten aldiz datu horiek hobetu dira 45.137 milioi euro ingresatuz.


Baina datu horiek 2019 urtearekin konparatuz oso eskasak dira, turismoak 99,476 milioi euro ingresatu zituen eta zati handi bat internazionalek gastatutako dirua izan zen, 67 milioi turista internazionalek 73.511 milioi euro gastatu zituzten eta geratzen diren 13.100 milioi euro horiek espainiarrek egindako  16,2 milioi bidaietan ingresatutako dirua da.


Pandemiaren situazioa hobetzen ez den bitartean herrialdearen ekonomia hobetzea ere zaila izango da. Nire ustez 2022. urtean egoerak hobera egingo du baina nork daki, urtearen azken zati honetarako ere situazioak hobera egitera espero zen eta pandemiaren momentu okerrenetako bat igarotzen ari gara. Espainaren ekonomiaren hobekuntzarako beharrezkoa da, langabezia kopurua jeitsi dadin eta enpresa txikiak bizirik jarrai dezaten.


informazio-iturriak: 

Más de 50.000 millones de ingresos turísticos perdidos hasta septiembre | Economía (elmundo.es)


LAIA VILLARRUBIA

ESPAINIAK AZAROAN ERREKUPERATZEN DU TURISTA ATZERRITARREN %72-a



Turismoaren ministrak esaten duenez, hau izan daiteke pertsona bakunatuen kantitateagaitik, turistak espainiara berriro ere bueltatzea.


Espainiak 2019ko hilabete berean iritsitako nazioarteko turisten % 72 berreskuratu zituen azaroan, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan argitaratutako datuen arabera.


Azaroan Espainia bisitatu zuten 3,3 milioi turista baino gehiagok % 54ko igoera ekarri dute 2020arekin alderatuta, eta 28,2 milioira igo dute urteko lehen 11 hilabeteetan metatutako kopurua. Azaroan gastua erritmo handiagoan igo da, % 63,8, urtarriletik azarora 31.274 milioi eurora iritsi arte.


Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroaren ustez, datu horiek berretsi egiten dute nazioarteko turismoaren susperraldiak "pixkanakako aurrerapena" izaten jarraitu zuela azaroan, nahiz eta Europako merkatu nagusietan kutsatzeek gora egin.


Argazki honetan ikusi dezakegu Espainian nola afektatu duen birus hau turisten iristeran.


Iturriak:https://okdiario.com/economia/turismo-despega-espana-recupera-noviembre-72-turistas-internacionales-2019-8370140


MARKEL USABIAGA

HILEKOAREN KOPA: AUKERARIK EKONOMIKOENA

Hilerokoa edukitzea garesti ateratzen da. Konpresa-pakete batek hiru euro inguru balio du, eta tanpoi-paketeak, lau inguru. Gainera, paketeak geroz eta garestiagoak dira, eta urteko gastua 355 euro ingurukoa dela kalkulatzen da. Egoera are zailagoa da pobrezia-egoeran bizi diren emakumeen kasuan. Horregatik, hilekoaren kopa aukerarik ekonomikoena dela esan dezakegu, izan ere, 30 euro ordainduta 10 urte irauten baititu.


Kopa menstruala, ekonomiko izateaz gain, beste tresna batzuk baino seguruagoa, eraginkorragoa eta ekologikoagoa dela baieztatu du The Lancet aldizkari medikoak. Alde batetik, hilekoaren kopak gorputzarentzat osasuntsuagoak dira, izan ere, silikona medikoz eginda daude eta hipoalergikoak dira; beraz, alergiak izateko arriskuak murrizten ditu. Baita ere, metodo honekin, tanpoiak erabiltzean emakume batzuek jasaten duten shock toxikoa saihesten da. Beste aldetik, tanpoiek eta konpresek ez bezala, hilekoaren kopak hondakin gutxiago sortzen ditu ingurumenean, berrerabilgarria baita.


Azkenik, Intiminako adituek adierazi dutenez, hilerokoaren zainketan gastatu ohi denaren %75 aurrezten du batez beste kopa menstrualak. Beraz, zeren zain zaude? Anima zaitez metodo berri honekin probatzera!


ITURRIAK

-https://www.copasmenstruales.com/blog/la-ruina-del-gasto-en-compresas-y-tampones/

-https://www.elperiodico.com/es/sanidad/20180610/copa-menstrual-ventaja-economica-6865873#:~:text=Las%20defensoras%20de%20la%20copa,absorbe%2C%20el%20flujo%20menstrual).

-https://www.lavanguardia.com/vida/20190717/463558763591/copa-menstrual-segura-economica-eficaz.html

-https://www.miarevista.es/salud/fotos/5-ventajas-de-la-copa-menstrual/medioambiente

-https://valenciaplaza.com/la-copa-menstrual-ahorra-hasta-un-75-en-productos-en-cuidado-para-el-periodo



NAIA UGARTE

TADEJ POGACARREK IRABAZTEN DUEN DIRUA TXIRRINDULARITZAN

Tadej Pagacar deituriko txirrindulari honek 22 urte ditu eta Eslobeniarra da izatez. 22 urterekin txirrindularia eta gainera 2 Tour irabaziak ditu 2020 eta 2021eko tourrak. UAE ekipoko liderra dela esan daiteke, berarentzako egiten du lan talde osoak. Bera da txirrindulari guztietatik gehien irabazten duena, gutxi gora behera 6 miloi euro irabazten ditu urtean.






“UAE Emirates taldearekin 2027ra arte kontratua berritu ondoren, txirrindulari esloveniarra tropeleko txirrindulari ordainduena bihurtu da kopuru harrigarri honekin.”

Kontratua berritu diote, hasieran 2026 harte talde berdinean baina azkeneko erabakiak entzunda taldeak dio urte bat gehiagorako berrituko diotela, hau da 2027ra.


Pogacarren kontratuaren iraupena baina ikaragarriagoa da txirrindulari esloveniarrak berrikuntza honi esker jasoko duen soldata.La Gazzetta dello Sportek egindako kalkuluen arabera, Pogacarren berrikuntzaren guztizko zenbatekoa 36 miloi eurokoa da, eta, beraz, 6 miloi euro irabaziko ditu urtean lehen esan bezala. Hori onartezina da tropeleko talde askorentzat, eta beste talde batzuen intereserako galga jarriko luke, hala nola Ineos,  Jumbo-Visma edo Israel Start-Up Nation.


Hau dena ikusita, ikus dezakegu 22 urterekin bakarrik Pogacar dela gehien kobratzen duena txirrindularitzan. Asko entrenatu behar izan du hau dena lortu ahal izateko, hain gaztea izanda, oraindikan 6 urte zihurtatuta dauzka, baina ikusita irabazitako karrera guztiak, uste dut, 28 urterekin gai izango dela orain bezela ibiltzeko normalean txirrindulariak 39 urtekoak egoten direlako, eta batzuk onak, adibidez Valverde.


https://as.com/ciclismo/2021/08/19/mas_ciclismo/1629361401_815380.html


HAIZEA TELLERIA

Historiako iruzur piramidalik handiena


Jendea engainatzeko modu asko daude, eta ospetsuenetako bat piramideko iruzurrei esker da. Piramideko iruzurra negozio mota bat da, parte hartzaileak beste partze hartzaile berri batzuk bilatzen dute sare bat sortuz eta parte hartzaile berri horiek onurak sortzen ditu lehenengoei. Normalean iruzur horiek produktuaren baten salmentan ezkutatzen dira, baino benetan garrantzitsua da parte-hartzaile berriak aurkitzea. Iruzur hauek geroz eta zailagoak dira ezkutatzeaz, teknologi berriarengatik, baino betidanik egongo da iruzur bat ekonomiaren historioan oso garrantzitsua izango dena: Bernie Madoff, iruzur piramidal handiena egin duen pertona.



Bernie Madoff, Wall Streeteko pertsonarik garrantzitsuenetako bat. Iruzur piramidal esker, 65.000 millioi dollar lortu zuen.

Inguruko pertsonen arabera , pertsona miresgarria eta konfiantzazkoa zen, horri esker askoz errezago egiten zitzaion iruzur piramidalari jendea gehitzea.

Bernie jende asko engainatu zuen promesa handiekin, eta enpresa handiak eta jende boteretsua iruzur egitera iritsi zen. Beraren finantzariek konfiantza asko zuten harengan, eta pertsona oso boteretsua zen.

Bere iruzir piramidala “Ponzi” modelokoa zen, lehenengo jende inbertitzaile  talde bati produktu bat saltzen zion, gero inbertitzaile gehiagoren bilatzen zuen, eta diru horrekin itzultzen zion dirua lehenengo taldeari, horrela jarraian.


Espero bezala, gezurra ezin zuen betirako iraun. 2008. urteko krisian merkatua ase egin zen eta enpresek ez zuen inbertitzaile berriak aurkitzen piramidea kolapsatzen. Hainbat milioidunek 7.000 milioiko balioa nahi zuten atera, baino kopuru oso handia zen eta iruzur bat zenez, ezin zuen estali bere gezurra ondorioz iruzurra agerian geratu zen.


Bere seme-alabek salatu zioten, eta 150 urte kartzela-zigorra jarri zioten. 2021eko apirilaren 14an hil zen, munduko iruzurrik handienaren buru izatera igaroz.





XIN-JAO SALGADO