Energien garestitzeak eta ekoizpen eta garraio kostuen handitzeak eragin dute inflazioa %4ra igotzea.
Azken hamarkadako kopururik handienera energien prezioen igoera eta argindarrarenak eragin dute. Egoera globala da, dena den: AEBetan %5,4ra igo da, eta, euroaren eremuko herrialdeetan, %3,4ra.
2021 urtea hasi zenetik prezioak asko igo dira. Udatik inoizko preziorik garestienean daude argindarra, gasa eta gasolina. Etxeko energiak iazko irailean baino %16,1 garestiago dago Nafarroan eta Hego Euskal Herrian abuztutik irailera %0,8 garestitu dira produktuen prezioak.
Osasun krisiak hobera egin duen neurrian jarduera ekonomikoa eta kontsumoa handitu egin dira, eta, horrekin batera, produktu askoren prezioak handitu egin dira, merkatuan demanda asko dagoelako.
Erakundeak lasai hartu dute inflazio hau, hare gehiago, gauza positibo bat bezela hartu dute. Baina Nazioarteko Diru Funtsak inbertsioarentzat eta enpleguarentzat kaltegarriak izan daitezkeela ohartarazi du.
Soldatetan ere eragin nabaria du KPIak, erosketekin lotzen da eta.
Funtzionarioen kasuan, Espainiako Gobernuak %2ko igoera zehaztu du aurrekontuetan, hau da, KPIaren azpitik egongo da.
Pentsioetan, berriz, KPIa kontuan hartzera behartuta dago, eta aurtengo batez besteko KPIaren arabera eguneratuko ditu, hortaz, %2 eta %2,5 artean izan daitekeela urte amaieran.