COVID-A ENPRESA TXIKIETAN
Jakina den moduan, coronavirusaren pandemiak eragin zuzena izan du gizarte osoarengan. Hori dela eta, enpresek eta, batez ere enpresa txikiek, bizitako ez-ohiko egoera honen ondorioak jasotzen ari dira oraindik.
Gobernuak, eragin ekonomiko horiek ahalik eta txikienak izan zitezen, ERTE izeneko laguntzak jarri zituen martxan. Garrantzitsua da azpimarratzea aipatutako ERTE-ak ez direla orain arte ezagutu ditugun ERE-ak bezalakoak. Izan ere, ERTE-ak (Expediente de Regulación Temporal de Empleo) momentu eta arrazoi puntual batengatik eta ezohizko egoera baten aurrean aplikatzen dira. ERE-ak (Expediente de Regulación de Empleo), aldiz, behin betiko izaera dauka, enpresa guztiaren kaleratzea helburu izanik.
Neurri honek onespen handia izan du enpresa munduan. 2020ko Martxoaren 11an, alarma egoera dekretatu baino 3 egun lehenago, soilik 5.000 langile aurkitzen ziren ERTE egoeran. Urte horretako Apirilaren 30ean, ordea, 3,39 milioi izatera igaro ziren. Irailaren 10ean, aldiz, 760.000 langile zeuden ERTE-an, Apirilaren 30ean baino %78 gutxiago. Gainera, pandemiak eragin duen krisi ekonomikoaren aurrean, kaleratze ugari saihestea lagundu du. Guzti hori azaltzen dute ondorengo grafikoek:
Aurreko grafikoa aztertuz gero, ERTE-laguntzak izan duen onespena komunitate autonomo bakoitzean desberdina izan dela ikus dezakegu. Esate baterako, Kanariar Uharteak eta Balear Irlak bataz-bestekoaren gainetik daude. Zera da, pandemiaren eragin handiena sufritu duten komunitateak izan dira. Izan ere, turismoa da komunitate hauen ekonomia-iturri nagusia.
ERTE laguntzek enpresei ekarri dien beste onura bat, neurri hau aplikatzen zen momentutik langileen Gizarte Segurantza tasa ordaintzeari utzi egiten zitzaiola izan da. Horrekin, zenbait gastu murriztea ahalbidetu du, eragin ekonomikoa ahalik eta txikiena izan zedin.
Argi dago egoera honek eta ERTE-ek ekonomian eragin handia izan dutela. Honen erakusgarri dugu bigarren hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak izan zuen erorpen historikoa. Gainera, zor publikoak aurrerapen bat jasan zuen. ERTE-ek, nahiz eta zuzenean ez eragin, datu hauek handiagoak ez izatea lortu zuten. Izan ere, 2020an, langabezia-tasa ez zen handiagoa izan aipatutako laguntza hauek azkar inplantatu zirelako.
Iturriak:
ERTE eta EREen arteko desberdintasunak:
https://www.tododisca.com/diferencia-entre-erte-y-ere/
ERTEen kopurua 2020an eta lehen eta bigarren grafikoa:
Egoeraren eragina ekonomian:
Hirugarren grafikoa:
https://cadenaser.com/ser/2020/04/30/economia/1588230975_319006.html